Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errukigabe 1 izond errukirik erakusten ez duena.

Ene, zu bai emakume errukigabea!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.

Han, polizia errukigaberen batek ontzira igotzea galaraziko zion indarrez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 99. orr.

Harryk kontuan hartu ez zuena zen etxean bertan zeukala arerioa, erasotzerakoan tentelkeriatan ibiltzen ez zen harrapatzaile errukigabea.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 35. orr.

Agiraka egiten duen aitak bezala probatu zenituen zeuretarrak, baina errege errukigabeak bezala aztertu eta kondenatu zenituen besteak.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,10

Administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Ez duela sinesten zuzentzaile gizajo eta babesgabe batez modu honetan trufatzeko moduko jende errukigabea egon daitekeen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 139. orr.

Grina ikaragarri errukigabe horixe zuten bihotzean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.

2 (gauzei buruz)

Goiti zoazte, izerditan, gainean daramazuenaren eta eguzki errukigabearen kariaz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 116. orr.

Haize gordin errukigabea zebilen, eta bihotza, berriz, errezeloz betea nuen dagoeneko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.

Bizitza zaila da, errukigabea sarritan, baina ederra ere bai.  Berria - Kultura   2006-04-27

Zahartasuna baino errukiorragoa duzue hilobia bera; hilobian, behinik behin, hau idatziko dute: "Hemen gizaki bat datza"; zahartasun errukigabearen hazpegi hotz eta ankerretan, ordea, ez duzue deus irakurriko. Ez zen ausartu "ondo lo egin" esaten ere, ez zuen indarrik bere menpekotasunei traba jartzen zien masa errukigabe haren kontra egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 190. orr.

Gudu errukigabea berriro gurera iritsia zela garbi zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

Halaxe egokitu zitzaion Azpilgo herriari ere, izua eta zapalkuntza nagusitu zirenean bertan, don Paulinoren sermoi sutsu bezain errukigabeak oinarri.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 25. orr.

Bere iritzia errukigabea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 160. orr.

Japonian, ordea, kristautasun erromatar katolikoaren zapalkuntza berehalakoa eta errukigabea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

3 (adizlagun gisa)

Bere geziez josi nau, errukigabe zulatu dit gorputza eta lurrera isuri nire odola.  Elizen arteko biblia   Jb 16,13

Gauean eguraldia aldatu egin zen, eta euriz zamatutako haizeak jo zuen mendebaldetik, hotz eta errukigabe. ez nuke nahi nire gurasoak hutsaren hurrengoa direla pentsa dezazuen, edo nirekin errukigabe jokatzen dutela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 336. orr.

Biztanleriaren arazoa ez zen Txinan Japonian bezain presa handiz agertu, ezta hain errukigabe tratatu ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.

"Lintxamendu mediatikoa" deitzen diogu hedabideek, gizabanakoa dagoen tokian dagoela atxilotu, epaitu gabe biluzik paseatu, eta iritzi publikoaren aurrean gatibu hartuta, errukigabe larrutzen dutenean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

Gauzei buruz errukigabe kritikoa, teoriarentzat tokirik ez duena, gauzak diren bezalaxe kontatuko dituena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 50. orr.

4 errukigabeko izlag errukirik ez duena, erruki gabekoa.

Errukigabeko jarraipen baten aztaparretan nintzen, nahi banuen egoera jasangarria bilaka zedin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errukigabea da (3); eta errukigabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus