Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat-batean barruan zeuden guztien gainera erori zen etxea, eta gainerako guztiek heriotzari ihes egin zioten bitartean, gizon errukarri hura bakarrik hil zen, azpian harrapatuta. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.
-Gizagaixo errukarriak! -esan du beste norbaitek. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 126. orr.
Etxe hartara hurbiltzen ziren agure errukarrien zaharmin higuingarriak urte gutxi barru hertsatuko zuen Egutxi ere. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.
Zergatik, eta justizia maitatzeagatik, kontzientzia garbi edukitzeagatik, alargun babesgabeei eta umezurtz errukarriei eskua luzatzeagatik! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.
Oi, giza gogo errukarriak; oi, bihotz itsuak! Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 99. orr.
Hala bada, jostun musulman bat topatu zuen eta hark bere etxean onartu zuen Amgad errukarria. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 158. orr.
Jende xehea lurreko hautsaren kontra zapaltzen dute, eta jende errukarriaren eskubidea baztertzen. Elizen arteko biblia Am 2,7
Munduko izaki itxuragabe eta errukarri guztien artean, legendunek ziren berez Frantziskori nazkarik handiena ematen ziotenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.
Zein atsekabeturik zeuden guztiak emakume errukarri haien eta debozioz beteriko haien kexaren aurrean! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.
Aurpegi errukarri eta atsekabetuz esku uzkurtuak erakutsi zizkion eta uki ziezazkiola erregutzen zion arrenka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.
Emakumea, hortzak karraskan eta aurpegia itxuragabe, garrasika hasi zen ahots errukarriz, espiritu gaiztoek ohi dutenez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.
Gaiztoak bizitza dohakabe eta errukarriz zigortzen baititu eta zintzoak bizitza dohatsuz saritzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.
Ez zapaldu alargun, umezurtz, arrotz eta errukarriak;Jainkoak bere errukizko onginahian errukarria bide onera deitzea erabaki zuen, kanpora jaurtia gal ez zedin. Elizen arteko biblia Za 7,10
Ez dut nire zauririk ezkutatzen; sendagile zara, ni gaixo; zu urrikaltsu, ni errukarri. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.
Behartsu oro errukarri da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 64. orr.
Errukarriagoak dira gezurretan ari eta engainatzen dutenean, gezurtiari sinetsiz engainatuak direnean baino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.
Kristorengan jarria dugun itxaropenak bizitza honetarako bakarrik balio badu, gizaki guztietan errukarrienak gara. Elizen arteko biblia 1 Ko 15,19
Geetharen bizitza errukarria zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 140. orr.
· Errukarriak, ordea, zuek, lur-itsasook! Elizen arteko biblia Ap 12,12
Gu bai errukarri, bizitza osoan odola isuri dugunok eta geure bihotzak eta gorputzak lizunkeriaz eta mozkorrez ase ditugunok! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.
Benetan errukarria ni, zaharra izanik ere, mundu honetako ondasunak irrikatzen eta bilatzen baititut! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 468. orr.
Koskatsu hasten denean, orduan errukarri uzten du lurra. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.
ahots errukarriz (3); baino errukarriago (3); egoera errukarri (4); errukarri bat (9); errukarri baten (6); errukarri eta (13); errukarri haiek (4); errukarri haren (3); errukarri hori (4); errukarri horiek (3); errukarri hura (6); errukarri hura bakarrik (3); errukarria ni (5); eta errukarri (6); eta errukarria (7); eta errukarriak (3); gizagaixo errukarriak (3); gizon errukarri (6); gizon errukarri hura (3); hain errukarri (5); hain errukarri eta (3); jende errukarri (4)