Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errugbi (orobat errubi g.er. eta errugby g.er.) 1 iz futbolaren antzeko kirola, hamabost laguneko bi talderen artean eskuez eta oinez baliatuz eta baloi arrauzkara batekin jokatzen dena.

Hamahiruko errugbia indartzen ari da berriro, eta hamabostekoan ere sartzen ari da joko era.  Berria - Kirola   2004-02-28

Gero-eta kirolari gehiago badira euskal selekzioaren alde agertzen direnak, bai pilotan, bai bertze kiroletan, errugbia, futbola, esku-baloia eta abar.  Herria   2003-05-29

Kanboarrak iazko sasoia amaituta utzi egin zuen errugbia, 38 urte zituela.  Berria - Kirola   2006-04-01

Aintzat hartu behar da Argentinan errugbia amateurra dela hein handi batean.  Berria - Kirola   2006-03-04

Errugbia: Datorren larunbatean ikusiko dugu telebixtan aurtengo xapelgoaren azken partida: Tolosarrak Paristarren kontra.  Herria   2003-06-05

Goizetan ardiak deizten ditut, arratsaldetan errugbian jokatzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 154. orr.

Che Guevarak ere errugbian jokatzen zuen.  Berria - Kultura   2004-07-23

460 haur, neska eta mutiko, 7 urtetik 11rainokoak, bildu dira Hendaiako hondartzan, ekainaren 9an, egun osoan errugbian aritzeko, besta giroan.  Herria   2001-11-01

Pixkat errugbian ari izan gira bainan ez zen ontsa ekarria, rugbian aritzea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 217. orr.

Kaskezurrarekin errugbian jostatu berri zirenak ez ziren kalostrapearen maldan zeuden pagano erreak, hortzak horztegi, so zeuzkatela ohartu ere.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.

Materialaz gain jendeak dituzte eskas: bereziki nerabeak eta txikiak errugbian trebatzen lagunduko dituztenak.  Herria   2002-07-25

Errugbian bezala: jo ostikoa, eta jarraitu baloiari.  Berria - Harian   2006-01-07

Landetarrak lau sasoi eman zituen Miarritzen eta 2003-2004 sasoia amaituta esan zion adio errugbiari.  Berria - Kirola   2004-01-04

Zure amak euskal rocka deskubriarazi zidan eta nik dizkiot errugbiaren sekretuak ulertarazi.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 231. orr.

Errugbiko pilotaren boteak irregularra behar du, definizioz, baina gomazko pilota batenak ez, pilota biribila delako, waterpolokoa bezala.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.

2 (izen elkartuetan lehen osagai gisa)

Biarritz Olympique errugbi batasuna eta Miarritzeko euskal taldeen artean.  Herria   2004-09-23

Europako Errugbi Kopa. Aratz Gallastegi eta Oskar Astarloa errugbi jokalariak, Iker, Eneko eta Kepa Acero surflariak, Oier Zearra eta Juan Martinez Irujo pilotariak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Elkarte horietatik bat dugu Sarako errugbi taldea.  Herria   2001-11-08

Arrabots handirik egin gabe, AORC errugbi elkarteak bere helburu larrienak bete ditu bururatu berria den sasoinean.  Herria   2002-07-25

Mutikoak berantago etortzen ziren: errugbi partiduak jokatu eta gero.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 64. orr.

Bakartasun tokiko bizitzari berritz lotu nintzen, bizpahiru egun horietako aldaketak eta kalapitak errugbi match baten denboraldi erdia izan balire bezala, laster ahantzirik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 112. orr.

Abantxu bi oren iraun du Paristar eta Miarriztarren arteko errugbi finalak.  Herria   2005-06-16

Lehen errugbi zelaiko harmailak garbitzen ibiltzen nintzen, Palo Altoko Unibertsitate hauta batean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 108. orr.

Bardoze kirol taldeak abisatzen du apirilaren 24 eta 25 ean errugbi feria bat antolatuko duela.  Herria   2004-01-29

Errugbi-liburu idazleak ere kurutzatzen ahalko dira.  Herria   2004-01-29

Errugbi ibilbidea bukatzean Errumaniara itzuliko dela ziurtatu du Balanek.  Berria - Kirola   2004-06-09

3 errugbi zale ik errugbizale.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aviron errugbi (5); da errugbia (4); dela errugbia (3); dira errugbi (3); du errugbi (3); du errugbian (3); errugbi jokalaria (6); errugbi jokalariak (3); errugbi partida (11); errugbi talde (4); errugbi taldea (3); errugbi taldeak (3); errugbi taldearen (8); errugbi zelaian (8); errugbia australiako (4); errugbia baiona (6); errugbia baionak (9); errugbia baionako (3); errugbia bera (14); errugbia bera bera (4); errugbia bera berak (10); errugbia bokalek (3); errugbia da (3); errugbia donibane (7); errugbia donibane lohizune (3); errugbia donibane lohizunek (4); errugbia espainiako (3); errugbia eta (5); errugbia europako (5); errugbia europako kopa (3); errugbia euskadik (5); errugbia euskariansek (4); errugbia ez (6); errugbia frantziak (4); errugbia getxo (4); errugbia getxok (4); errugbia heineken (6); errugbia heineken kopa (3); errugbia heineken kopako (3); errugbia irlandak (5); errugbia miarritze (9); errugbia miarritzek (24); errugbia miarritzeko (10); errugbia ordiziak (3); errugbia sei (3); errugbia stade (3); errugbia top (13); errugbia utzi (3); errugbia zeelanda (12); errugbia zeelanda berriak (10); errugbian ari (5); errugbian aritzeko (4); errugbian aviron (3); errugbian eta (4); errugbian ez (3); errugbian jokatzen (5); errugbian miarritzek (5); eta errugbi (5); eta errugbia (6); eta errugbian (5); eta errugbiaren (3); europako errugbi (3); herriko errugbi (3); kirolak errugbian (26); leihotik errugbia (16); olympique errugbi (3); puntu errugbia (3); telebixta leihotik errugbia (16); zuen errugbia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus