Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errugabetu, errugabe(tu), errugabetzen 1 du ad errugabetzat jo, errugabe deklaratu.

Espainiako Txirrindularitza Federazioak Aitor Gonzalez ustezko dopin kasuagatik zigortzea proposatzen zuen txostena artxibatzea erabaki du, eta txirrindularia errugabetzea, bide batez.  Berria - Kirola   2006-04-25

Fiskalak 32 urteko kartzela zigorra eskatu arren, epaimahaiak errugabetu egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Castela eta Andriuzzi Erignac prefeta hiltzeaz errugabetu dituzte.  Berria - Mundua   2006-02-23

Espainiako Auzitegi Gorenak Emilio Alonso Manglano eta Javier Calderon CESIDeko zuzendari ohiak errugabetu egin ditu HBren kontrako legez kanpoko entzuketak babesteko delituaz.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Leporatzen zizkioten hiru erasoetatik errugabetu zuten Emgann (Borroka) taldeko eledun ohia.  Berria - Mundua   2004-12-04

Ezin ahaztu daiteke Martin Ugalderekin gertatu zena; zorionez, hil ostean errugabetu zuten, baina nola ordaindu egindako kaltea?  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Bezero bat bortxatzea egotzi zioten taxi gidaria errugabetu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Idazlea errugabetzen du, jenioa izateko apur bat maltzurra izan behar delako aitzakia erabiliz.  Berria - Kultura   2006-03-01

Espainiako justiziak zigortuko nau, baina euskal justiziak errugabetuko.  Berria - Harian   2005-07-07

Sei alditan errugabetu dute, delitua jada preskribatuta zegoelako.  Berria - Harian   2006-04-12

Jauna, auzi-entzuleon aurrean asmo gaiztoaren ukapen honek nazala hain errugabetu zure gogo-bihotz guztiz zabalean, nola baininduke, etxe gainera bota gezia, eta anaia zauritu banu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 220. orr.

Defentsak, berriz, akusatu guztiak errugabetzeko eskatu dio epaileari. Rollebonek ez zuen inondik ere egiazale jokatzen ilobarekin, hartaz baliatu nahi zuen, pentsatutakoak huts eginez gero errugabetzeko lekuko gisa ager zedin Paulo I.aren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

2 irud/hed

Baina erruak banatzeak ez ditu erraustegiak errugabetzen.  Berria - Gaiak   2004-10-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus