Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errugabetasun 1 iz errugabea denaren nolakotasuna.

Ardiak berez adierazten dituen errugabetasuna eta xalotasuna maite zituelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 790. orr.

Egia da, Martin hil eta gero, haren errugabetasuna aitortu zuela epaileak; baina, gaur arte, inongo agintarik ez du egindako akatsa aitortu, ez familiari barkamena eskatu.  Berria - Harian   2005-03-19

Azken arnasara arte aitortuko dut neure errugabetasuna.  Elizen arteko biblia   Jb 27,5

Beti bidea irekita utzi behar zaio errugabetasuna frogatzeko eskubide sakratuari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.

Helegite auziko azken eguna datorren asteartea izango da eta abokatuek bi akusatuen errugabetasuna aldarrika dadin eskatuko dute.  Berria - Mundua   2006-02-18

Jean Calas heriotza-zigorrera kondenatu zuten 1762ko martxoaren 9an eta hil egin zuten torturak jasan ondoren, nahiz eta berak bere errugabetasuna ozen aldarrikatu beti.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Espainiako Auzitegi Nazionalak Auzmendiren «errugabetasuna baieztatuko» duela espero dute jesuitek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

-Nire errugabetasuna zalantzan jartzen al duzu?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 222. orr.

Giza justiziak, ekintzak baizik ez baititu ikusten, itun bat besterik ez du gizonekin, errugabetasunarena; jainkozko justiziak, aldiz, pentsamenduak ikusten baititu, bi itun ditu, errugabetasunarena eta damuarena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.

Aitorpenen balioaren egiaztatze erabatekoa izan zen azterketaren emaitza, eta horren ondorioz egiaztatu zen St. Eustacheren errugabetasunarena ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.

Haurrak zituzten gogoan, erruaren ekonomian sinesten zutelako, hau da, haurren errugabetasunean eta beraz, haur ez direnen erruduntasunean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

Hau gertatzen da, norbait, bekatuaren bidez biluzik geratzen den bakoitzean, damuaren eta aitortzaren bidez berriro errugabetasunez janzten denean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 255. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bereiz daitezke iruzurra eta erru larria, erru larria eta txikia, eta hau eta errugabetasun osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

Bat-batean, gogor kolpatu ninduen zoruak, infernuaren erraietatik sorturiko ukabil erraldoi baten gisan, erruki izpirik gabe, eta une hartan hauts bihurtu zen nire errugabetasun guztia, nire haur-xalotasuna.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Amabirjinaren garbitasun eta errugabetasun erabatekoak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 201. orr.

Costak bereganatzen zuen errugabetasun irainduaren irudia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

Batek baietz esaten duen bitartean besteak ukatu egiten badu, ez dago gauza ziurrik, eta, horregatik, bermatu egin behar da bakoitzaren ustezko errugabetasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.

Animaliak ere halako eraspen batez Frantziskorengana erakarriak sentitzen ziren, eta izaki bizigabeak haren aginduetara jartzen ziren, gizon santua, tolesgabe eta zuzena zen aldetik, jatorrizko errugabetasunera bihurtua balitz bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 889. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Guardia zibilari errugabetasun ustea zor zaiola, guardia zibilak ez duela zertan frogatu behar inor torturatu ez duenik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 164. orr.

Errugabetasun ustea ez omen zen errespetatu, eta proba sendorik gabe, txirrindularia erruduntzat jo zuten.  Berria - Kirola   2006-04-25

«Komunikabideen epaiketak errudun izendatu ditu Hondarribiko irakasleak eta horregatik beren errugabetasun printzipioa aldarrikatu nahi dugu», esan du EILASek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Peio Serbielle askatzeko deialdia egin zuen atzo Miarritzetik Jean-François Blanco abokatuak Serbielleren senideekin batera, «errugabetasun presuntzioa errespetatu beharra delako eta haren lan artistikoa arriskuan jarria delako».  Berria - Harian   2005-01-08

Hasiera bateko testua Nik ez dut Ada hil esaldiarekin hasten zen: nire bizitza hondoratu omen duen gertakizun bati buruzko errugabetasun-aitormenarekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.

Delitu ankerrenetan (eta, beraz, arraroenetan) ikerketa-denbora laburtu egin behar da akusatuaren errugabetasun-probabilitatea handitzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Hori da, izan ere, debozioaren bidez santua Jainkoarengana jasotzen zuena, amore ematearen bidez lagun hurkoarengana makurtzen zuena, [...] eta izaki bakoitzarekiko adiskidetzearen bidez hasierako errugabetasun-egoerara eramaten zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 786. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus