Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errugabe (orobat errukabe g.er.) 1 izond/iz errurik ez duena; errudun ez dena. ik hobengabe.

Emakume babesgabeei zintzurra moztu zenieten arkume errugabe bailiran.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 243. orr.

Gauetan maiz ikusten da jende gaixo errugabe hori ilunpetan ibiltzen, haurrak negarrez, beti aurrera eta aurrera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 80. orr.

Jesus bezalako apaiz nagusia behar genuen guk: santu, errugabe eta kutsatugabea, bekatariengandik bereizia eta zeruak baino gorago jasoa.  Elizen arteko biblia   Heb 7,26

Epaileek errugabea errugabe aitortuko dute eta erruduna errudun.  Elizen arteko biblia   Dt 25,1

Horrela, Kristo agertuko den egunean garbi eta errugabe aurkituko zaituzte. zuen kontu ezarriko da lurrean isuri izan den errugabe guztien odolaren errua.  Elizen arteko biblia   Flp 1,10

Gezurretan zin egiten badu, ez da errugabe geldituko, ezbeharrez beteko zaio etxea.  Elizen arteko biblia   Si 23,11

Dirua maite duenak ez du errugabe iraungo, irabaziaren bila dabilena beronen erruz galbideratuko. gure gorputzean haren funtzioa ahitzen denean, kanpora botatzen dugu, baina nitrogeno izaten dirau beti, aseptiko, errugabe.  Elizen arteko biblia   Si 31,5

Zeren eta errudun edo errugabe jotzen duen epai behin betikoak ekarriko baitu inpunitatearen lilura kentzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orduan, errugabe sentibera errudun aitortuko da, horrela oinazea geldituko dela pentsatzen duenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 57. orr.

Legegile jatorrak zein erraz eragotz lezakeen porrot errudun asko eta asko, eta zorigaitzak saihestu errugabe saiatuari!  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

3 (izan aditzarekin)

Ez dakigunean akusatua errudun ala errugabe den.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Errugabe izanik ere, ezin izango dut bururik altxatu, lotsaz betea bainago, miseria beti begi aurrean.  Elizen arteko biblia   Jb 10,15

Daniel, errugabe izateagatik, libratu egin zen lehoien haginetatik.  Elizen arteko biblia   1 M 2,60

Garbi azaldu duzue errugabe zinetela arazo honetan.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,11

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esan zuelarik, uste izatekoa da errugabe-aurpegiaz, Gauza bat bederen seguru dakigu, zeuen errukiak bultzatuko zaituztela lan hau egitera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akusatu errugabea (4); ala errugabe (3); ala errugabe den (3); ala errugabea (3); aurrean errugabe (4); baina errugabea (4); bera errugabea (4); berak errugabea (3); berak errugabea dela (3); berrogeita hamar errugabe (5); biktima errugabe (4); da errugabe (3); da errugabea (4); du errugabe (6); du errugabea (3); edo errugabe (4); edo errugabea (3); ere errugabea (3); errudun ala errugabe (3); errudun edo errugabe (3); erruduna ala errugabea (3); errugabe aitortu (3); errugabe asko (3); errugabe aurkitzen (5); errugabe aurkitzen baditut (4); errugabe bat (12); errugabe batek (3); errugabe baten (8); errugabe dela (9); errugabe dela aldarrikatu (4); errugabe den (4); errugabe eta (10); errugabe haien (3); errugabe izan (3); errugabe izango (4); errugabe izanik (4); errugabe izendatu (4); errugabe jo (15); errugabe jo ditu (4); errugabe jo zituen (4); errugabe naizela (5); errugabe sentitzen (3); errugabe zela (3); errugabea da (19); errugabea dela (49); errugabea dela dio (7); errugabea dela esan (7); errugabea den (6); errugabea eta (6); errugabea eta zintzoa (3); errugabea hil (5); errugabea izanik (4); errugabea naiz (8); errugabea naizela (5); errugabea nintzela (5); errugabea zela (25); errugabea zela esan (5); errugabea zela eta (3); errugabea zen (8); errugabeak dira (7); errugabeak direla (20); errugabeak direla esan (5); errugabeak diren (6); errugabeak eta (4); errugabeak hil (3); errugabeak hiltzea (3); errugabeak hiltzen (7); errugabeak izan (4); errugabeak zirela (5); eta errugabe (15); eta errugabea (12); eta errugabea dela (3); eta errugabeak (3); eta errugabeen (4); garbi eta errugabe (5); gizon errugabe (3); guztiz errugabea (3); hamar errugabe (5); haur errugabe (3); herritar errugabeak (3); hori errugabea (4); hori errugabea da (3); jende errugabea (5); lagun errugabe (3); odol errugabea (4); pertsona errugabe (3); zein errugabe (3); zibil errugabeak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus