Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erruduntasun 1 iz errudun izateko nolakotasuna edo zertzelada.

-Badakit -erantzun zion Harryk, gogor saiatuz bere aurpegian erruduntasun edo beldurraren arrastorik ager ez zedin-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

Egutxi agureak ez zuen lehen bisitako jakin-mina sentitzen, baizik eta erruduntasun eta lotsa jakin bat.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 49. orr.

Ez nintzela ametsetan ari erantzuten nion nik -ez oso seguru halere, inoiz aienatzen ez zen erruduntasun zahar batek kolpaturik-, nire besoetan hil zela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.

Maitasun primitiboak gorroto primitiboa konkistatzen du, erruduntasun primarioaren kargarekin zamatzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erruduntasun susmo orotatik aske dago filma.  Berria - Kultura   2004-03-09

Oroi-mina, kale maite haienganako mirespen neurrigabea, erruduntasun sentipen izugarria, pasioaren gailurra iritsi duen amodioa. Ronek erruduntasun-sentimenduz irribarre egin zion Harryri.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.

Horregatik, erruduntasun sentimenduari damuarena zerraiola, Sergiori eskutik heldurik, hala esan zion: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 63. orr.

Etsai bati askatasuna kentzeko ahalmena ematea edozein aitzakia xumerekin, edota lagun bat zigorrik gabe uztekoa, honen aurkako erruduntasun froga garbiak egon arren.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 84. orr.

Besterik gabe erakunde batekin harreman organikoa esan, eta erruduntasun printzipioa ezartzen zaigu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak salatu zuen PSOEren gobernuak «bere garaian Aznarrek ezarri zuen erruduntasun presuntzioa» erabiltzen jarraitzen duela.  Berria - Gaiak   2004-02-15

Gustatu zitzaidan erruduntasun miko bat haren bisaian islaturik ikustea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Epaia emandakoan, frakez jantzitako abokatu defentsariak agurtu ondoren, eta haien begi errukior, erruduntasun-adierazle eta ezintasunez txundituei ihes eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

3 erruduntasun konplexu

Besteek eramaten gaituzteneko sentipena beti da erruduntasun konplexuen askatzaile eta zama kentzaile iheslariarentzat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 199. orr.

Kontsumitzailearengan (adin txikikoaren baitan, bereziki) inolako eskrupulu edo erruduntasun-konplexurik ez sortzeko, sistemak begien bistatik apartatuko digu jan beharrekoa, hori jateari uko egiteak galera eskerga ekarriko lioke-eta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.

Mikel abandonatu izanagatik inkontzienteki bere buruari inposaturiko zigorra iruditzen zitzaion, erruduntasun konplexua.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 49. orr.

Halaxe egon zen, egun batzuetan, erruduntasun konplexu baten menera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere erruduntasuna (3); erruduntasun konplexu (3); eta erruduntasun (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus