Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errudun 1 izond/iz errua duena. ik hobendun.

Gainerakook asko sentitu dugu Dostoievskiren ezetza, iaioa baita gureak bezalako bihotz errudunen barne-mugimenduak islatzeko orduan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 189. orr.

Bahitzaile errudun batekin, torturatzaile batekin biltzen tematuta.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Azkenean sinetsi egingo duk gainera, kabroi errudun bat haizela, eta errudun uste horrek ustelduko hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 89. orr.

Legegile jatorrak zein erraz eragotz lezakeen porrot errudun asko eta asko, eta zorigaitzak saihestu errugabe saiatuari!  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Jasanezina egiten zaiona da laurak arte itxaron behar izatea jakiteko zer ñabardura ezarriko dion argitaletxeak bere zuzentzaile errudunaren patuari, nola zigortuko duen gertaera historikoen finkotasunaren aurkako atentatu lotsagabea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 101. orr.

Nor gara gu bera erruduntzat jotzeko?  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 214. orr.

Ez dakigu zergatik errugabea auzitegitik zigorrik gabe irten beharrean erruduntzat kondenatzen duten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

Maitea, horrelako gauzetan ez dago errudunik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 259. orr.

Erruduna, gizona nahiz emakumea, hiri-sarrerara eramango duzue eta harrika emango hil arte. Jarritako ehun salaketatik bostetan bakarrik zigortzen dituzte errudunak.  Elizen arteko biblia   Dt 17,5

Epai zuzengabeak eman dituzu, errugabeak kondenatuz eta errudunak askatuz.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,53

Zuzendaritzaren asmoa langileak «biktima» izatetik «errudun» izatera pasatzea da.  Berria - Kultura   2006-04-30

Kaltetuak eta errudunak lasaiago uzteko Kristo bera ere giza bekatuengatik hil zen, eta behin betiko hil ere, errugabea errudunengatik, zuek Jainkoarengana eramateko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.

Gaitzetsi erruduna, bere jokabide okerra egotziz, eta agertu zein den zuzena, bere jokabide zuzenaren arabera hartuz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,32

Norbaitek beste baten emaztearekin adulterioa egiten badu, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek.  Elizen arteko biblia   Lb 20,10

Familia bati itsatsi zaion ospe txarra soberanoak ezaba dezakeela, errudunaren familia errugabeari bere ageriko elkartasuna agertuz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Gizon bati krimen bat egozten bazaio, ziega izugarri batean sartzen duzue; ez diozue inorekin harremanik izaten uzten; burdinaz zamatzen duzue, dagoeneko errudun epaitua izan balitz bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Batere eskurik ez nuen izan delibero hartan, baina Estefaniak ni egin ninduen errudun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.

Horrek egiten al nau errudun?  Berria - Kultura   2006-02-08

Beldur gara epaimahaiak auzipetuak errudun ikusteko arrazoirik izan ez arren, ez ote dituen errudun deklaratuko.  Elizen arteko biblia   Sal 53,6

Lurie jaunak errudun agertzen du bere burua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 68. orr.

Ministroek, beren buruak errudun aitortuz, lotsak jota eta izuturik alde egin zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 637. orr.

Ezin aldatu dugun iraganaren errudun eta ezin iragarri dugun etorkizunaren bazka nahi gaitin patuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

-Errudun sentitzen naiz, Joantxo, errudun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 85. orr.

Nolerebait haren heriotzaren errudun sentitzen naiz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 85. orr.

Maisua eta distzipulua, mila modutan, fedeak sortu ditu, munduan errudun sentitze zahar batek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.

Banatu naizelako ere errudun sentiarazten nauzu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 45. orr.

Herritar arrunt batek oharkabean bekatu egiten badu, errudun bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   Lb 4,27

Alde bakoitzak bestea jo du errudun, eta giroa ez da lankidetza emankorrerako egokiena.  Berria - Kirola   2004-03-03

Euren etxeetan giza hormonak topatu zituzten, eta auzian errudun jo ez arren, bi urteko zigorra ezarri die Federazioak.  Berria - Kirola   2004-10-09

Erromatarren artean ez dela ohitura inor errudun jotzea, lehenbizi bere salatzaileekin aurrez aurre hizketatu gabe.  Elizen arteko biblia   Eg 25,16

Badakigu legeak dioen guztia legepean daudenentzat esaten duela, denen ahoak itxi daitezen eta mundu osoa Jainkoaren aurrean errudun ager dadin.  Elizen arteko biblia   Erm 3,19

Saulek, orduan: -Egin zotz, ni eta nire seme Jonatanen artean. Eta Jonatan atera zen errudun.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,42

Bazetorrela Ulises, lehoi baten antzera, errudun guztiak zigortzera, itsasoan egundahalako nekeak nozitu eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.

Derrigorrean pauso bat aurrerago joan behar da, hau da, errudunak zigortu behar dira.  Berria - Mundua   2004-12-11

Txostenak ez ditu tortura horien errudunak aipatzen.  Berria - Mundua   2004-11-12

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Errudun zuzenaren moldeak oro biltzen ditu egun, hara froga.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Horren errudun nagusia Ettore Messina da.  Berria - Kirola   2006-05-02

Zacarias errudun perfektua da estatubatuarrentzat.  Berria - Harian   2006-04-13

Errazena, entelekia: klimaterioa, menopausia eta andropenia errudun unibertsal direla aldarrikatuko dugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.

Ezbeharraren errudun bakarra bere burua ez baizik magalean zuen pistola beltza izan balitz bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 10. orr.

Bezero eta langileen ustez, errudun bakarrak «agintariak» dira.  Berria - Ekonomia   2004-08-08

Egia da, niri ere itogarria egiten zitzaidan herria, uste nuen nire herria zela nire ezinen edo aurrera ateratzeko eragozpenen errudun madarikatua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 165. orr.

Ustezko errudunari fisikoki eta psikologikoki sufriarazi nahi diete, galdeketetan erresistentzia ahal bezain txikia izan dadin.  Berria - Mundua   2004-06-23

Derrigorrezko erruduna naiz!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 59. orr.

Beti dago hezur-haragizko errudun bat, bestela nora joko genuke hiritar arruntok?  Berria - Kultura   2004-08-17

3 (izan aditzarekin)

Errudun naiz, bai, errudun naiz, baina ez hain errudun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 520. orr.

Beraz geu gara errudunak, gu, biktimok?  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 262. orr.

Eskuak dira errudunak.  Berria - Kultura   2006-03-16

Torturen errudun dela onartu du sarjentu batek.  Berria - Mundua   2004-10-21

Gobernu batek neurri eragingarriak abian jartzen ez baditu, indarkeriaren errudun da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Hein batean, neroni izan nintzen neure nekeen errudun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Hilketa horien errudun da.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,5

Halako krimen izugarrien errudun direnek, nahiago izaten dute iluntasuna argia baino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 138. orr.

Batzuek are esaten zuten, errudun ez bazen ere, zigortu beharra zegoela, edozer oker egiteko gauza zen bihozgabea zelako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 239. orr.

Baliteke nire samurtze honen errudun nire irudimena baizik ez izatea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Bera izango da bere heriotzaren errudun.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.

Botorik egiten ez baduzue, ez zarete izango errudun.  Elizen arteko biblia   Dt 23,23

Erregea ikusi nahi nuke. Errudun banaiz, hil nazala".  Elizen arteko biblia   2 Sm 14,32

Erruduna dela ebazten badute, 15 urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete.  Berria - Gaiak   2006-04-28

Gauez etxea zulatzen harrapatu eta lapurra jo eta hiltzen duena ez da hilketaren errudun.  Elizen arteko biblia   Ir 22,1

Neu nauzu aitaren senitarteko guztien heriotzaren errudun.  Elizen arteko biblia   1 Sm 22,22

Eta ni Cunningham erruduna zelakoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 517. orr.

Harrapariak dira horren errudun nagusi: mirotz, gabirai eta belatzak, batez ere.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Hura baitzen, nire ustetan, gertatutako hondamendiaren erruduna.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.

Legeek torturatzen zaituzte, erruduna zarelako, erruduna izan zaitezkeelako, zu erruduna izatea nahi dudalako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 59. orr.

De Thou ez zen erruduna ez gizonen eta ez Jainkoaren aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Asmoa izaten da errudun, Eszter, asmoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Ondasunzaletasuna da guztiaren erruduna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 352. orr.

Horretan gu errudunago garela uste dut.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 387. orr.

Bere gidaritza izan zen emanaldiaren arrakastaren «errudun».  Berria - Kultura   2004-10-09

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Weasley andrea haien aurrean geratu zen, eskuak mokorretan jarrita, aurrena bati eta gero besteari begiratuz, haien errudun-aurpegietan erreparatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

Luzaro gabe damutuko zitzaidan tontakeria egitera nindoala pentsatu nuen, heziketa menderatzaile baten ondorio den errudun konplexua gaineratu baitzitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

Errudun sentimenduak eragitea: zure erruz ingurukoak sufritzen ari direla sinetsaraztea.  Berria - Harian   2005-08-18

Arrazoiz dio emakumeak seme edo alaba bat galtzen duenak atsekabe infinitua behar duela sentitu, Job santuarenaren parekoa; baina beharko luke gehitu, beharbada, are jasangaitzago dela atsekabe hori, inork esplikatzen ez dakien errudun-sentimena itsasten zaiolako estu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 72. orr.

Errudun aitortza erretiratu nahi du, hori aitortu zuenean lege sistemaz zuen ezagutza erabat okerra baitzen.  Berria - Mundua   2006-05-09

Beharbada kontua da ez dudala onartu gura, atzo, ez nintzela berarekin berba egiten ausartu ere egin eta errudun sentsazioa geratu zitzaidala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 34. orr.

Epaia emateko aski da zentzun arrunt eta xaloa, askoz ere fidagarriagoa izaten dena ohiko epaile errudun-bilatzailearen jakinduria baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ingalaterrako legeek ez dute traizio errudun jotzen, traizioaren berri jakin arren, jakinarazten ez duena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Burdinazko tresnaz norbait jo eta hiltzen duena, hilketa-errudun da: heriotzara emango dute.  Elizen arteko biblia   Zen 35,16

Horrela, ez da errugabeen odolik isuriko Jaunak zeuen Jainkoak ondaretzat emango dizuen lurraldean, eta ez zarete hilketa-errudun gertatuko.  Elizen arteko biblia   Dt 19,10

6 errudun egin

Hala ere itsasoa baretzen ez zela-eta, ekaitzaren errudun Jonas egin zuten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 396. orr.

Zuzendaritzak langilea lan istripu larri baten errudun egin du.  Berria - Ekonomia   2006-01-05

Errezeta ez edukitzeak errudun egiten ninduen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.

Esan duzunaz errudun egiten duzu zeure burua.  Elizen arteko biblia   2 Sm 14,13

Prozesu nagusi entzutetsu horietan badago akusatu bakarra errudun egiteko agindu orokor bat, horrek gertakarietan pertsonalki parte hartu ez badu ere, eta gertakarien lekuan egon ez bada ere.  Berria - Harian   2005-07-12

Zertarako egin nahi duzu ikerketa hori? Zertarako egin errudun Israel?  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,3

Hitzarmen bat adostu zenuten, ni errudun ez egiteko?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 114. orr.

· Horrek errudun bikoitz egiten du, berak nahikoa gaitasun eta distantzia baitauka gauzak hausnartu eta non sartzen den ikusteko.  Berria - Kultura   2004-05-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitor mendikute errudun (3); askoren errudun (4); aurrean errudun (5); auzipetuak errudun (3); baina errudun (4); bat errudun (4); baten errudun (6); bere burua errudun (7); bere heriotzaren errudun (3); bi errudun (3); burua errudun (8); da errudun (12); da eta errudun (3); den errudun (6); den errudun eta (3); du errudun (3); dute errudun (3); egoeraren errudun (7); ere errudun (11); errudun aitortu (5); errudun aitortzen (3); errudun ala (4); errudun ala errugabe (3); errudun bakarra (14); errudun bakarrak (3); errudun banintz (3); errudun bat (8); errudun bihurtu (8); errudun bihurtuko (5); errudun bihurtzen (15); errudun bihurtzen da (9); errudun da (10); errudun dela (15); errudun direla (6); errudun edo (6); errudun edo errugabe (3); errudun egin (5); errudun egiten (7); errudun ere (4); errudun eta (12); errudun ez (13); errudun gara (4); errudun gisa (4); errudun handienak (3); errudun izan (14); errudun izango (15); errudun izatea (3); errudun jo (13); errudun jotzeko (3); errudun jotzen (5); errudun nagusia (9); errudun nagusiak (4); errudun nagusien (3); errudun naiz (5); errudun nintzela (4); errudun sentiarazi (6); errudun sentimena (5); errudun sentitu (24); errudun sentitu behar (3); errudun sentitu gabe (3); errudun sentitu zen (8); errudun sentituz (5); errudun sentitzea (3); errudun sentitzeko (6); errudun sentitzen (43); errudun sentitzen da (5); errudun sentitzen naiz (7); errudun sentitzen nintzen (5); errudun sentitzen zen (7); errudun zarela (3); errudun zela (5); errudun zirela (3); eta errudun (29); eta errudun sentitzen (5); ez errudun (3); ez naiz errudun (5); ez zarete errudun (3); gara errudun (8); guztiaren errudun (4); guztien errudun (4); guztiok gara errudun (3); haren heriotzaren errudun (3); heriotzaren errudun (12); hilketa errudun (4); hilketa errudun da (3); hilketaren errudun (7); horren errudun (15); horren errudun nagusia (3); hura errudun (3); izateaz errudun (3); mendikute errudun (3); naiz errudun (6); zarete errudun (3); zela errudun (3); zen errudun (4); ziren errudun (6); zuen errudun (5); zuten errudun (3)

are errudunago (3); bere burua erruduntzat (14); bi errudunek (3); burua erruduntzat (16); burua erruduntzat jo (13); da erruduna (10); dira errudunak (7); dute bi errudunek (3); egiazko errudunak (4); epaileak erruduntzat (3); ere errudunak (3); erruduna ala (3); erruduna ala errugabea (3); erruduna bada (3); erruduna da (5); erruduna dela (12); erruduna edo (3); erruduna ez (5); erruduna izan (3); erruduna naiz (4); erruduna naizela (3); erruduna zela (5); errudunak bilatzea (4); errudunak direla (5); errudunak ez (4); errudunak zigortu (6); errudunak zigortu behar (3); errudunarekin batera (4); errudunen bat (3); errudunen bila (3); errudunen buru (3); errudunik ez (4); erruduntzat jo (32); erruduntzat jo du (5); erruduntzat jo ondoren (3); erruduntzat jo zuen (9); erruduntzat jo zuten (3); erruduntzat jotzeko (4); erruduntzat jotzen (10); erruduntzat joz (5); erruduntzat joz gero (5); eta erruduna (5); eta errudunak (22); eta errudunaren (5); ez zen erruduna (3); guztiak erruduntzat (3); guztiaren erruduna (7); haren guztiaren erruduna (3); heriotzaren erruduna (3); heriotzaren erruduntzat (3); honen erruduna (4); horren erruduna (6); zela erruduna (3); zen erruduna (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus