Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horra Kristinaren leloa, semearekiko nire huts-egite ugarien errubrika. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.
Eskutitza eskuz sinatua da, denen errubrikak hortxe direla, orriaren oinaldean edo bestela ezkerreko ertzean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 242. orr.
Sarrera horren ondoan, nola ez, "dokumentu galdua" errubrika ageri da. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 176. orr.
Aldi oroz "hostokada" errubrikan presentatzen ditu hegoaldean agertu liburuak. Herria 2003-12-04
Basoa zegoen gure atzean, eta txori berde-marroixka bat handik atera eta gure gainetik pasatu zen adierazpenari errubrika erantsi nahiz bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 85. orr.
Objektu horientzat psikopatologia hitza errubrika erreflexiboa, bigarren mailakoa eta sailkapenezkoa da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 56. orr.