Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errubloa zilarrezko txanpona da, 100 kopek balio duena, hau da, 3,92 libera 0,6 euro. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.
Abuztuaren erdialdean, NDFrekin itun bat izenpetu (kreditu berriak, 22.000 milioi dolarreko balioaz) eta hilabete pasatu baino lehen, errubloaren kontrako espekulazioa hasi zen, eta, hala, aste gutxiren buruan bere balioaren %75 galdu zuen diru horrek. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Zakutxoetako batean errubloak bakarrik sartzen dituzte, beste batean berrogeita hamar kopekeko txanponak, eta hirugarren batean hogeita bost kopekekoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.
Milioiak irabazten dituzte lapurreta eginez, eta gero elizan errublo bat eman eta zuzena iruditzen zaie. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 148. orr.
1838. urtean Ukrainako idazle eta artista talde batek 2.500 errublo ordaindu zuen Taras Shevtxenko morrontzatik askatzeko. Berria - Mundua 2004-11-28
Horrelako ostatuetan, eguneko bi errublo ordaindurik, gela erosoa ematen diote bidaiariari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.
"Ohi gaineko gastuengatik" hirurehun errublo eman zidaten eta, horrez gain, "zerbitzuko frack" bat esleitu. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.
Saskia eramango zuela esan zidan, hirurehun errublo eman zizkidan eta agindu zidan ogia ekarriko zidala astean behin. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.
Bostehun errublo balio du erroldan errejistraturiko arima bakoitzak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.
Hemen dagoenetik hogeita hamasei errublo gastatu ditut aparteko gastuetan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 30. orr.
Hildako bakoitzaren senideek 112.000 errublo (3.800 dolar) jasoko dituzte; gutxiago atentatua izan dela frogatzen bada. Berria - Mundua 2004-08-27
Bere galtzetako poltsiko handietan zeuzkan errubloei diru hotsa eragiten zien, monje eskaleek katiluko txanponei bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.
-Hogeita hamar errublo bakoitzeko, eta zureak dira denak! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.
Gure Kopeikin kapitainaren kapital guztia bost errubloko hamar billete ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.
-Hamar errublo -esan zuen, eta nik hamar errubloko urre moneda eman nion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.
Milaka errubloko kapitala bildua baitzuen haietako bakoitzak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.
Hirurogeita hamabost errubloan salduko dizut arima bakoitza, baina, hori bai, diru-paperetan ordaindu behar didazu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.
Salerosketen diru kopurua ez baita behin ere izaten ehun milioi errublotik beherakoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.
Hona iristean esan didate hiru milioi errubloren nekazariak erosi dituela beste probintzia batera eramateko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 252. orr.
Aldez aurretik oharrarazten diat ez diadala hamar mila errubloren aldera ere salduko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.
Sudurrak milaka errubloren usaina aditzen zuen kalean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.
Hamar mila errubloan erosi nian, eta lau mila bakarrik eskatuko dizkiat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 122. orr.
Bene-benetako Cliquot bat edaten zutela, zortzi errubloan botila. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.
-Hamabi errubloan pud bakoitza. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 84. orr.
Prest nago hamabosna errubloan saltzeko! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.
Neska horrek bi mila errubloko ezkontsaria izango balu, mauka ederra lukek berarekin ezkontzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.
Errusiar errublo bat hemengo 30 errublo dira. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 278. orr.
Harry Blountek errublo pila bat laga zuen leihatilaren aurreko apalean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 245. orr.
Ondo da, errublo erdi gehiago emango dizut bakoitzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 157. orr.
berrehun mila errublo (3); berrogei errublo (3); berrogeita hamar errublo (5); bi errublo (7); bost errublo (9); bost errubloko (3); bostehun errublo (3); ehun errublo (9); ehun mila errublo (5); errublo baino (3); errublo balio (3); errublo bat (6); errublo batzuk (3); errublo eman (9); errublo emango (3); errublo eta (7); errublo eta erdi (4); errublo milaka batzuk (3); errublo ordaindu (4); errublo utzi (3); errubloko etekina (4); errubloko kapitala (3); hamabost errublo (6); hamar errublo (10); hamar errubloko (5); hamar mila errublo (8); hirurehun errublo (5); hirurehun errublo eman (3); hogeita bost errublo (6); mila errublo (30); mila errubloko (6); mila errubloko etekina (3); milaka errubloren (3)