Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errubia 1 izond/iz emakumeez mintzatuz, ilehoria.

Tinbrea jo eta emakume errubia batek ireki du atea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.

Bilboko beraneante errubia polit eta tuntun haietako bat maite.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

Penthouse erdiko erretratu zabalduari begira, errubiaren bular oparoen gainean apur bat makurtuta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Erizaina, tinturazko errubia, botika kaxarekin ailegatu da, pazienteei pastillak bonboiak lez banatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.

Agian berriro topatuko nuke lehengo eguneko errubia sexy hura zumardiko kantoian, 26aren zain.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

Errubia katxonda neuretzat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 61. orr.

2 irud/hed

Eztarria atzaparkatzen zuen, odolezko errubiak agertu arte, gauerdiko bere azalean distiratsu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 336. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus