Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paradisuan bizi zinen, Jainkoaren baratzean, mota guztietako harribitxiz apaindua, kornalina, topazio eta beriloz, krisolito, onize eta jaspez, zafiro, errubi eta esmeraldaz apaindua. Elizen arteko biblia Ez 28,13
Kaukasoko lepokoa atera zuen -dena urrea eta errubiak-, bere amonak oparitua. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 46. orr.
Aramgoek zure eskulan ugariak erosten zituzten eta trukean esmeraldak, purpurazko oihalak, bordatuak eta lihozko ehunak, koralak eta errubiak ematen zizkizuten. Elizen arteko biblia Ez 27,16
Dorreak errubiz eta ateak esmeraldaz egingo dizkizut, harribitxiz harresi guztiak. Elizen arteko biblia Is 54,12
Perlaz eta errubiez dir-dir egiten zuten jauregiko ateek. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 43. orr.
Bizitzaren baitako betikotasuna errubizko uneok egituratzen dute. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 160. orr.
Distira egiten duela (zelata egin zien leihoko argi isladen ondulazioei) jariakorra, iheskorra, espektrala den guztiaren aurrean, errubiaren antzera. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 104. orr.
Haren esku zuhurrean dirdir zegien bi errubi zurbil-nahasiz txertaturiko eraztun urre berdezko batek. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.
Harry bere eskuineko iratxoari begira zegoen: ikatz goriak bezain handiak ziren errubi-pila ari zen pisatzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 70. orr.
Zerua purpuraz tindaturiko gris argia zen, baina errubi-gorriaren distirak ageri ziren mendebaldean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 267. orr.
Errubi harria urrezko bitxian bezala da musika oturuntzan. Elizen arteko biblia Si 32,5
Urrezko ilinti-bizi dira hirurak, erabat, bera eta bere neskameak, eta bitxi-mordoak, eta diamanteak, eta errubi-bitxiak, eta hamar aldiz gain harturiko oihalak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 126. orr.
Leihotik ikusten zen zerua errubi-kolorekoa zen; ilunabarra zirudien. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 205. orr.
Abelgorri errubi-gorrizta saldo bat sakabanatu egin zen, ikaratuta, gu albotik iragatean, eta buztanak tente-tente ospa egin zuten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.