Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Difteria, tetanoa, kukurruku-eztula, poliomelitisa, elgorria, errubeola, parotiditisa eta, azkenik, B hepatitisa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 144. orr.
Ingelesez "Alemaniako elgorria" esaten zaio errubeolari. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 171. orr.
Azkenean, Wendyk aurrera egin zuen, bere haginek hamabi libera eta sei txelineko gastua baino ez zuten sortu, eta elgorria izan zuen, baina errubeolarik ez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 28. orr.
Txorien iritziz, hori oso arrazoi pobrea zen, baina zaharrenek oso esker ona erakusten zioten, Peterrek txorikume mordotxoa zaindu zuelako errubeolaren garaian. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 246. orr.
1960etan zabaldu zen errubeola izurri batean, jaio aurretik haren eraginpean egondako haurtxo askok garatu zuten autismoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.