Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errubako izond/iz errugabea.

Nahikoa lan edukiko dut gure alabatxo errubakoak zaintzen inork haurdun utzi barik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 183. orr.

Jakin izan dut gizaki hauetatik bost hilak izan direla, beste hirurogeita hamarrek kondena gogorrak hartu dituztela, errubako deklaratu behar zirenak erruduntzat izan direla hartuak, eta gizaki hauek guztiak anarkistak zirela, edo halakotzat hartuak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 81. orr.

Ba ote dago ba errubakorik, gizarte honetan?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.

Errubakoen odola isurtzea ez zait iraultzaile iruditzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus