Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Landare arraro guztien artean arraroenetakoa zuhaitzetan errotzen den mihura da. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.
Zeren Burgosko katedralak, zerurat beha paratu aitzin, lur sendo eta egonkor bat baitzuen funts eta azpi, non errotzen baitzituen bere oinak eta zimenduak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 391. orr.
Plazaren erdigune geometrikoa markatzen zuen lauza altxatu eta zuloa agertuko zen, imajinatu zuen, eta hantxe sartuko zuten enborra, hantxe errotuko zuten, zezenaren tirakadei mugitu gabe eusteko. «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.
Euskal herritarrak gara gu, hemengoak, hirurehun mende daramatzagunak bizitoki honetantxe; berton dauzkagu sustraiak erroturik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 16. orr.
Bidaia gehiagorik ez, aurkitua nuen ni errotzeko lurra. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.
Egun batez, zorigaitza barnean errotu balitzaio bezala, ohetik ez jaikitzea erabaki zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
Metafora horiek izugarri laguntzen dute mito eta elezaharrak errotzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.
Filologo sendoa, hizkuntzaren historian, eta hizkuntza klasikoetan, batez ere latinean, errotzen zuen bere jakituria. Berria - Kultura 2006-01-21
Erran diezazuket ezen gertaki bakoitzari usain bat dariola, aroma bat, gure baitan errotzen den halako sentsazio berezi bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.
Egia da era berean, ideiok hobeto errotzen direla leku batzuetan besteetan baino. Berria - Euskal Herria 2004-01-30
Eskuineko politikari populistaren mezua errotu da kultur aniztasunaren eredu izan den gizartean. Berria - Mundua 2004-02-18
Zeren eritasunaren eta gaitzaren itsusia ez baita nehoiz gure baitan sortzen eta errotzen baina etsaiarenean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.
Iraken demokrazia errotzen ari da eta terroristek ezin dute jada ezer egin irakiarrek askatasunean bizitzeko duten eskubidea zapuzteko. Berria - Harian 2005-10-15
Diskriminazioak gizartean indarkeria errotzeko ere balio duela ohartarazi du. Berria - Gaiak 2004-03-06
Bikilarena iraultza atletikoa da, lasterrak ez dio lizunari astirik uzten erro dadin. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 33. orr.
Errotzen ari den kalitate marka. Berria - Ekonomia 2004-08-14
Atseginaren landarea sumatu nuela ezinegonaren lurretan errotzen, errotzen eta hazten, harik eta atsegina ezinegonari gailendu zitzaion arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.
Ume-umetakoa bainuen amets hura, amonak bihotzean errotu zidana. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 112. orr.
Begiak hersten nituen, eta puntu bero eta heze hura errotzen zitzaidan bekokiaren erdian, eta hatsarrean puntu bat bertzerik ez zena handituz eta handituz joaiten zitzaidan, harik eta buru osoa hartzen zidan arte, gorputz osoa, mundu osoa... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.
Ohitura ezin txarrago hau alde guztietan errotu da kristau deitzen direnen artean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.
Bihurgune baten ur geldian errotua dagoen ihi flokari so egon naiz aski luzaz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 9. orr.
Munduko atseginak gurutze ziren harentzat, Kristoren gurutzea bihotzean errotua zeramalako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.
Munduaren iskanbilatik bakartua egon arren, kalezuloak bizi burrunbatsu berezkoa du, munduaren sakonenean estuki errotua, iraganaren sekretu zenbaiti atxikia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 15. orr.
Badirudi eskubide sozialak oso errotuta daudela jendearen kontzientzian. Berria - Harian 2006-03-28
Sakon errotutako esperantza bat berpiztu zuen. Berria - Mundua 2004-08-08
Hizkuntzaren erabileran hain errotuta dauden hitz joko hauek ez ditugu aintzat hartuko. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 46. orr.
Gauzak ondo lotuta uztea gustatzen zaio, zaharra eta berria ondo uztartzea, lotzea, eta errotutako sustraien gainean eraikitzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 386. orr.
Navali esker, betidanik Bilboko itsasadarraren errotutako proiektu industrialaren oinarriak indartu ahal izango ditugu. Berria - Harian 2005-10-04
Lehen urteak ez ziren errazak izan, hango gizartean erroturiko arrazismoaren oldarkeria zela medio. Berria - Kultura 2006-02-02
Idazle anglosaxoniarretan oso errotua dago oroitzapen liburuak idazteko ohitura. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.
Hain dira ugariak, sakonak eta ondo errotuak gure beldurrak! Pako Aristi «Note book», 2005 - 30. orr.
Iparraldean orduko hedatuta eta errotuta zeuden aldakuntzak Hegoaldera ere iristen hasi ziren pixkanaka. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 83. orr.
Kanta hau ere, berez, aurrekoen gisan, euskal usarioan errotutako formulaz osatua dago. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 158. orr.
Gure usario errotua eta unibertsala, Orantzaro Gaua edo Eguna baita. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.
Konbentzio sozial errotu bat. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 90. orr.
Gizon-emakumeengan "fede sakon eta errotua" izatearen ondoriozko baikortasuna. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.
Ez haren ateraldi zorrotzik, ez haren txantxa ausartik, zenbatenaz aita jesuita jauregian sendoago eta errotuago, hainbatenaz gutiago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 225. orr.
Usariorik errotuenak ere, izaten ditu bere salbuespenak, jakina. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 294. orr.
Gizadiaren alde eta aurreiritzi errotuenen aurka egiten ausartu den hiritar jatorrari. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 7. orr.
Norbera bere bulkada errotuenen erantzule izatea da gakoa. Berria - Harian 2006-05-06
Txikitatik eduki dut letra inprimaturako joera oso errotua. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 54. orr.
Badakit ziurtasun osoz Rulforen mundua, bere lurreko errealitate historikoan hain sakon errotua, urrun heltzen dela. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 173. orr.
Orain dela gutxi arte horrela izan da araua, eta ergelkeria izan da emakumeen aldetik gauzak horrela jarraitzen uztea, zeren, zenbat eta mende gehiagoz luzatu arau hori, orduan eta errotzenago baita. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 331. orr.
baitan errotu (3); bat errotu (4); bat errotu zitzaidan (3); daude errotuta (3); erabat errotuta (4); erabat errotuta dago (3); errotu da (10); errotu egin (3); errotu eta (10); errotu zen (6); errotu ziren (3); errotu zitzaidan (6); errotua da (5); errotua dago (4); errotua dagoela (4); errotua dela (4); errotua eta (3); erroturik dago (4); erroturik dagoen (6); erroturik dauden (4); errotuta dago (11); errotuta dagoen (10); errotuta daude (5); errotuta dauden (8); errotuta zegoen (3); errotuta zeuden (3); errotzen ari (5); errotzen den (5); eta errotzen (5); euskal herrian errotuta (3); gizartean errotuta (3); gizartean errotzeko (3); guztiz errotuta (3); hain errotua (3); hain errotuta (7); herrian errotuta (3); herrian errotuta dauden (3); herrian errotzeko (3); hura errotu (3); ondo errotuta (4); oso errotua (7); oso erroturik (4); oso errotuta (12); oso errotuta dago (4); sakon errotu (3); sakon errotua (4); sakon erroturik (3); sakon errotutako (3); sentimendu bat errotu (3)