Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errotazio 1 iz gorputzez mintzatuz, hura bere ardatzaren inguruan higitzea. ik biraketa.

Nire gorputz osoa birarazi nuen berriro, planetaren errotazioari jarraiki.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 122. orr.

Saturnoren errotazioa moteldu egin da azken 23 urteotan.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Lurraren errotazioa azkartu dela diote zientzialariek.  Berria - Harian   2005-01-12

Gailu mekaniko batzuk gehituta -birabarkia edo bolantea, esate baterako- errotazio bihurtzen da atzera-aurrerako mugimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Zirkulu bat ez da absurdoa, oso ongi azaltzen du zuzenki baten tarte batek bere muturretako baten inguruan eginiko errotazioaren bidez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.

Erreten horietan jarriko bagenitu inurriak bakoitza bere bidea egiten, eta aldi berean gurpila biraraziko balitz kontrako zentzuan, behartuta egongo lirateke gurpilaren errotazioaren kontra beste aldeko bidea egitera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.

Uhin horien frekuentzia aldatu egiten da planetaren latitudearen eta errotazio higiduraren arabera.  Berria - Gaiak   2004-07-24

Errotazio-aukerarik ezean, atzera-aurrerako mugimendua erabiltzen du giza gorputzak garraiorako eta gainerako jarduera fisiko guztietarako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Uhin horien frekuentzia aldatu egiten da planetaren latitudearen eta errotazio higiduraren arabera.  Berria - Gaiak   2004-07-24

Oraingo barne-errekuntzako motorra, automobile-tan erabiltzen dena, atzera-aurrerako motor gisa abiatzen da, baina errotazio-mugimendu bihurtzen du bere energia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Zirkulu-errotazioen eraginez mugitzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.

2 aldaketa edo txanda alternatiboa.

Lan kontratu normalak, trebakuntza bereziak eta lanpostuen errotazioa» eskatu zituzten atzo bildutakoek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Gu beti errotazioak egiten aritzen gara, adibidez, aurreko larunbatean aritu ziren hamairu arraunlarietatik bederatzik egin zuten arraunean igandean.  Berria - Kirola   2004-07-23

Itsas bideen historiak, gariaren edo urre-meatzeen historiak, lehorreko eta ureztatutako laborantzaren historia, laboreen errotazioaren historia, gizateriak gosetearen eta ugaritasunaren artean lortu duen orekaren historia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Beti errotazioan lan eginez, hirukoteko kide bakoitzak saltoki batzuk bisitatu zituen, kontrol neurriak aztertzearren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 129. orr.

Enpresa multinazionalek kontrolatzen zuten osorik kapitala, zuzendaritza-eginkizunetan tokiko jenderik ez zen izaten, lan-eskua sarritan oso gaztea izaten zen eta errotazioa handia zen, eta langile asko, gainera, emakumezkoak izaten ziren, eta soldata eskasak ordaintzen zitzaizkien.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Kimikako laugarren ikasturteko programaren barnean bazen ikastaro labur bat fisikako ariketak egiten zirenekoa: likintasun, azaleko tentsio, errotazio-ahalmen eta halakoen neurketa sinpleak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus