Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errotazain iz errotan lan egiten duen pertsona.
Errotazaina bezain zuri, baina umorez beltz, agertu zitzaion aldareko Kristori. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 132. orr.
Errotazainak ere ez zien laborerik ez eraman ez ekarrarazi behar aziendei. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.
Haren gainean errotazain herren bat omen zegoen, agure gaizto bat, Jainkoak zuzentasun osoz deabruaren eskuetara bidali zuena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 276. orr.
Lehengo errotazainak denak joanak izanez bere iloba Bruno lotu zaio lan horri. Herria 2004-07-01