Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errotatiba iz inprimatzeko makina, errotazio higidura duten zilindroek osatua funtsean.
Gaur egun, El Universalek daukan errotatiba Latinamerika guztiko handiena omen da. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.
Jakina eta publikoa zela Egunkaria Egin-en errotatiban inprimatzen zela. Berria - Euskal Herria 2004-11-05
Egunkarietako errotatiba zaharrak galerada inprimatu berria bertzeekin pilatzerakoan gisako asotsa ateratzen zuen, zapla!, ukaldi bakoitzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.
Errotatibatik atera berri diren egunkariz beteta daroala furgoneta. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 21. orr.