Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han geratzen zen ikusten nola urak, lasterka bizian eta zarata sorgarria ateraz, errotarriei eragiten zien. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Han ageri diren haiek ez dira gero erraldoiak, haize-errotak baizik; eta beso diruditenak errota-hegalak dira, haizeak bira-bultzatan errotarriari eragiten diotenak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 36. orr.
Ez duzue bahituran hartuko, ez errota, ez errotarria, bahituran bizia bera hartzea bailitzateke hori. Elizen arteko biblia Dt 24,6
Gurpil astuna zen benetan, errotarri bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.
Niregan sinesten duten txiki hauetakoren bat galbidean jartzen duenak, hobe luke errotarri bat lepotik erantsi eta itsas hondora amilduko balute. Elizen arteko biblia Mt 18,6
Orrondok Valentinaren esaldi famatua errepikatu zuen: alegia, berrogeita hamar urtera iritsia zelarik, nahiago zuela errotarri bat lepoan jarri eta itsasoan hondatzea, gizon batekin kateatzea baino. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 50. orr.
Orduan, aingeru ahaltsu batek harri bat, errotarri handi baten antzekoa, jaso eta itsasora jaurtiki zuen, esanez: [...]. Elizen arteko biblia Ap 18,21
Nire hezurrak Herio Leizearen ertzean zabaldurik daude, errotarri hautsia lurrean bezala. Elizen arteko biblia Sal 141,7
Ur-errota ikustera joan ziren: beheko errotarria falta zitzaion, eta, hain zuzen ere, beheko errotarri horrek eutsi behar zion ardatzari, eta goiko errotarriak ardatz horren inguruan jiratu behar zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 113. orr.
Belarriak itxiko zaizkik, ezin izango duk aditu errotarri-hotsik, ez eta entzun ere txorien kanturik. Elizen arteko biblia Koh 12,4
Martirizatzeko erantsi zizkioten errotarriak apurtu zituelako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.
Burua kardabaz eta kezkaz beterik zeukan eta pentsamendu bat zebilkion errotarria bezala "ez nuen beste erremediorik etortzea baizik". Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 53. orr.
Buruko errotarria atzera eta aurrera dabilkio Agirreri, eta horrek egunkariak ganoraz irakurtzea eragozten dio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.
Denboraren errotarriak ezin zuen atxikimendu hura desegin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.
Halako plan eta burutazioak egiten ditugu patioan hara eta hona gabiltzan bitartean, denborak, denboraren errotarriak bere alea xehatzen duen bitartean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 194. orr.
errotarri bat (10); errotarri bat lepotik (4); hobe luke errotarri (3)