Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean errota batera iritsiko dira, baina Don Kijotek gerlaritzat hartuko ditu irinez zikindutako errotariak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 156. orr.
Legamiaren kalitatea adulteratzen duen errotari baten diru-gosea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 90. orr.
Luisa, emaztea, bere lurretan gorderik zegoen, maizter zuen errotari baten etxe txiki politean, ibai garbi baten ondoan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.
Errotako bihurgunetik irten eta errotariak hartutako bidean zehar egin du, besoak eta eskuak apur bat aurreratuak, begiak, tarteka, lurrera eginik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 113. orr.
Jan Janssen, ordea, ikazkinarekin beltz eta errotariarekin zuri izan ohi diren horietako pertsona zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.
Solasean aritzen zen administratzailearekin, mujikekin eta errotariekin, eta galdetzen zien zer eta nola ereiten zuten, nolako uzta espero zuten, nola lantzen zuten lurra, zenbatean saltzen zuten garia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.
Errotariaren alaba gaixo zegoen; sabela handituta zuen, eta sabeleko handitu hori gernu-debeku batez okerragotu zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.
Zer eman liezaioke errotari apal batek kardinal jaun santu bati? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.
Ni, izatez, Zaldibiako semea naiz, baina Manterolan bizi naiz, errotari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.
Zalantza bakarra nuen: gure artean zeuden bi nesketatik nor -errotari-jantzian zegoena ala gorteko dama-, hautatua zuen kardinalak gau hartarako ohekide. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.