Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errotadun izond/izlag ipar gurpilduna.
Hiru aulki... eta burdinazko ohe errotadun baten gainean iruditu zitzaidan norbait bazegoela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.
Alimaleko liburu meta batek bezero eskasetarik gerizatzen duela, kadira errotadunean jarria den saltzaile herbala jotzen ari da. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 126. orr.
Baina molderik hunkigarriena, aldi batez begien aitzinean ukan genuena, errotadun bizkar-alki bat, herbail edo ezindu gazte bat gainean... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.
Xirrindula, skate, roller eta bertze errotadun tresna batzuen erakusketak izan dira. Herria 2005-06-23