Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errota2 iz ipar gurpila.
Gatzez betea zen kutxan gorderik zeuzkan bi armak hartu, bere negozioko atea bizpahiru zarrapoz hetsi, eta bideari lotu zen, orgaren errotek utzi hatzei jarraikiz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 278. orr.
Beribila lurpeko aparkalekuan utzi dut, hiri handietan bizpahiru egunen buruko norbaitek karrikan begiztaturik, bisitatuko baitu eta berdin errotarik gabe geldituko baitzait. Batzuetan jauziak oraino handiagoak ziren, kamioiak errotak zilo batean sartzen zituelarik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 113. orr.
Auto errota zilatzen eta murru tindatzen: "Turistak Kanpora", "Euskal Herria Euskaldunentzat". Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 16. orr.