Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luixa Daguerre etxekandereak itzulikarazi du bere errota erakutsiz errota hori nola erabili zen uraren indarrararekin eta zer gisaz irina heldu zen xurrutan beheiti. Herria 2005-09-29
1561an, Castello aldean, uholde latzak errotak eta zubiak aurrean eraman zituenekoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 318. orr.
Jauregi-gibeleko paretari atxikirik kanal bat baitzegoen, errotatik xuxen zetorrena eta ura latseraino zeramana. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.
Aurrean duen errotaren makinerian jarri ditu begiak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 114. orr.
Egun batez bihia errotan pausa eta biharamunean bere alabak eginikako irina berriz etxetan partikatzen zuen. Herria 2005-07-07
Errotako aterabideko kanalean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 126. orr.
Begiak itxi bezain laster itzaliak dira murmurio guztiak eta errotako presako uraren soinua hasi da gailentzen. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 116. orr.
Ura, handik aitzina, harrizko kanal batek bideratzen zuen etxe aitzineko jardineko iturriraino lehenik, agerian, eta errotako urtegiraino gero, ezkutuan; errotatik ateratzean, berriz, urak bertze kanal batetik egiten zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.
Hartu errota eta egin irina. Elizen arteko biblia Is 47,2
Lanera itzultzeaz mintzo zen, eta hirurogei urterekin erretiroa hartzeko asmoaz, etorkizunaz, balizko errotako irinaz. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 169. orr.
· Urak bere errotara eramaten ere onena delako, han ziren gehienak bereganatu zituelako, bere hitz jario elegantearekin, bere jakinduriarekin. Berria - Kirola 2004-11-17
Nork bere errotara ura. Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Horregatik, ura bere errotara eraman nahi zuten horien salaketek ez naute gehiegi larritu. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 55. orr.
Ura bere errotara beti apaizak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 165. orr.
Hobbitonen burutu zen lehenengo lanetako bat, errota berria eraitsi aurretik ere, muinoen eta Zorrozabalenearen garbiketa izan zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 381. orr.
Herrian berriz, beste iturri bat: errota alimale bat behar da itzulikarazi eta ura nasaiki dario txorrotatik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.
Baina zehatzeko alea behar da, eta errota berrirako ez zegoen zaharrerako baino ale gehiago. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 368. orr.
Lur malkarrean behiti, Fontaña da Rosatik errota untzaduneraino, urak harrietan jauzika, ateari uxarka zezena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.
Errota isil batera ailegatu dira bi gizonak, arropa ur zipriztinez beteta. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 100. orr.
Gelditu egin zen, ordea, eta harrizko errotari, etxe zuriei, ekarritako bideari, errekari, azken begiratu bat eman nahi izan zien. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Barañainen, bertako errotari, "Batan de Barañain" deitzen omen zioten 1837an. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 152. orr.
Gelditu egin zen, ordea, eta harrizko errotari, etxe zuriei, ekarritako bideari, errekari, azken begiratu bat eman nahi izan zien. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Lanera itzultzeaz mintzo zen, eta hirurogei urterekin erretiroa hartzeko asmoaz, etorkizunaz, balizko errotako irinaz. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 169. orr.
Gero, modurik naturalenean, balizko errotatik ziurtasunezko irinetara egin zuen jauzi. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.
Ez da sekula entzungo zitara-soinu edo kanturik, ez txirula edo turutarik zure baitan; ez da sekula artisaurik izango, ez eta errota-hotsik entzungo ere zure baitan. Elizen arteko biblia Ap 18,22
Beso diruditenak errota-hegalak dira, haizeak bira-bultzatan errotarriari eragiten diotenak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 36. orr.
Bere hizketaldi etenik gabea eskuak errota-hegalen moduan higituz laguntzen zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.
Iraultzaren ideia ekarri zidan xuxurlo hark gorora, agian errota gurpil baten durundiarekin lotzen zelako nire fantasian. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 95. orr.
Oinak, berriz, ur errotaren gurpilak bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.
Hurrena, ur-errota ikustera joan ziren: beheko errotarria falta zitzaion, eta, hain zuzen ere, beheko errotarri horrek eutsi behar zion ardatzari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 113. orr.
Urtean 23.500 MWh sortzeko gaitasuna duten bost errota ipini ditu CESA korporazioak. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Zurrumurruen errotak egia bazioen, bion aspaldiko lagun abokatu batekin ari zen, Jay Sussman-ekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.
Denboraren errota ere hor dago, ordea, eta egunkari gehienek Efemerideak atalera pasea dute eguna. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 34. orr.
Egin izan ditut egunkaririk gabeko boladak ere, baina aski da semea kartzelan duen ama bat ikustea kalean, edo paskin bat, oroitzapenaren errota abiarazteko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.
Bietako bat -ez dakigu nor- barandaren alde batera gorputza emana dago, besteak bultza egiten dio eta kanpai bueltarik eman gabe erortzen da uretara, gauaren erdian berun, eskuekin errota mugimendurik egin gabe, etsipen puntu batekin. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 96. orr.
Gero, zoru gainean hozten utzi ondoren, kafe-errota batean ehotzen genuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.
Haien ondoan eserarazi ninduten, eta oilasko-errotak eta aingira janarazi zidaten. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.
Gure buruaren errotak banaka-banaka ehotzen ditu sentipen negatibook, tortura psikologiko saihetsezin bihurtu arte. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.
Besoak haize errrotaren hegalak bezala, oinak, berriz, ur errotaren gurpilak bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.
Higitu zuen ezpata baterat eta bertzerat haize-errrotaren hegala baino arinago. Ekaitzek haize errrotaren beso bat eraman zuten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 309. orr.
Inozokeria galanta litzateke haize errroten kontra borrokan egitea... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.
Haize errrotentzar osagai elektronikoak egiten ditu. Berria - Ekonomia 2004-01-20
Gizakiaren ongizateari eta Euskal Herriaren aberastasunari mesede egiten dioten haize-errrota politak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.
Haize errrota xuriek bere hegalen elegantziaz zerua zirikatzen bezala dute. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.
Haize-errrotentzako palak garraiatzen zituen kamioi bat. Berria - Euskal Herria 2004-06-10
Haize errroten parkeak. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Haize errota xuriek bere hegalen elegantziaz zerua zirikatzen bezala dute. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.
Gamesak 86 haize errota egingo ditu Asturiaserako. Berria - Ekonomia 2006-02-15
Besoak haize errotaren hegalak bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.
Nafarroako Gobernuaren legediak haize erroten parkeak egiteko aukera ixten diela enpresa pribatuei.· Munduko hirugarren haize errrotagilea. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
bere errota (3); bere errotara (10); bere errotara eramaten (4); edo erroten (3); edo erroten eguna (3); eihera edo erroten (3); errota bat (7); errota batean (3); errota berri (3); errota berria (3); errota bezala (3); errota da (3); errota egingo (3); errota egingo ditu (3); errota eta (8); errota hori (3); errota horren (4); errota joko (3); errota pare (3); errota parke (5); errota ren (3); errota zahar (3); errota zaharra (6); errota zain (3); errotak bere (3); errotak eta (5); errotak itzulia (4); errotak itzulia egin (3); errotara eramaten (4); errotaren jokoa (5); erroten eguna (7); erroten hegalak (4); erroten hegalak egiten (3); eta errota (9); eta errotak (3); eta errotako (5); gero errota (3); haize errota (35); haize errota egingo (3); haize errota parke (5); haize errotak (19); haize errotaren (5); haize erroten (12); haize erroten hegalak (4); kultur errota (9); larruntza errota (3); plazako errotan (3); ura bere errotara (4)