Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sustrai asko ere baziren, usain onekoak gainera, erregaliza, hamamelisa, errosta, eta zintzurrean gozo sartzen ziren mahai-azkenekoen antzera, lerdea aterarazten zidaten hari azukredun luzeen bidez. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 59. orr.
Bere gorputzetik usain bizia botatzen duen edozer, panazea, asentsio higuingarria, errosta gogorra edo astuzker mingotsa, hauetariko edozein bi hatzen artean estutzen baduzu, ikusiko duzu nolako usaina ateratzen duen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 239. orr.
Ozenki mintzatu zen, garraztasun ez itxuratiz, zeina bazirudien hedatzen zela errosta-edontzi batetik edo antzeko ezaugarriekiko beste edozein isurkinetatik, bultzada-fenomeno errepikatu batez kexatuz. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 249. orr.