Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erroskilla (ETCn 32 agerraldi; orobat erroskila ETCn 134 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian erroskilla agertzen da) iz opil biribila, erdian zuloa duena.

Ardo txuria eta erroskilak ere bai.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 208. orr.

Atalburuan arnotarako ahuntz zahagiak dilindan dauzkan denda honetan erosi nituen piperrautsez bixitutako erroskilak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 192. orr.

Bidean emakume bat ikusi zuen, asto gainean irriz, besaurrean erroskilla batzuk zeramatzala, pultsera luze bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 123. orr.

Plazan zen Zeferino barkilleroa, makilgoxoak, sagar eta azukre karameluak, erroskilak, almendra lehorrak, gerezi-konpota, limoi ura eta koñaka agerian saltzen, jai handietan bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.

Kafea eta erroskilla batzuk eskatu zituzten orube huts bateko otordu-bagoi batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.

Congok, ahoa erroskillez beterik, baiezko keinu bat egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 64. orr.

Saltoki batzuetan baita gure erroskilen antzeko opiltxo batzuk ere, zuriak eta biribilak, Urkiolako San Antonioren erromerietan bezala.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.

Ez dizkizudala erroskilen zuloak erroskilen truke saldu.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 10. orr.

Anisezko erroskila zuriak han eta hemen salgai.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

-Erroskilla-saltzaileari deitu eta erosiozu pastel zati bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus