Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errore (ETCn 81 agerraldi) 1 iz hutsegitea, errakuntza; egiarekin edo errealitatearekin bat ez datorren ideia.

Nik eskatuta atzeratu genuen eztabaida -esan zuen Lizentziok-; zaila iruditzen baitzitzaidan errorea definitzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 40. orr.

Iritsi nahi dugun lekura ez daroan bideari jarraitzea da errorea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 138. orr.

Errorea, nire ustez, faltsua egiatzat onartzea da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 40. orr.

Oker gaude, beraz, objektutzat irudiak hartzen ditugunean; errorea baita bata bestearen ordez onartzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 311. orr.

Terrorearen kontrako gerra errore bat da, errugabeak hiltzen direlako.  Berria - Mundua   2004-12-11

Nire errorea zera omen: gu, teknikariok, heriotza bazter utzirik saiatzen garela bizitzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 257. orr.

Honetan datza bakoitzaren errorea, hots, zoriontasunera soilik iritsi nahi dutela aitortzen eta aldarrikatzen dutelarik, hara daroan bizibideari muzin egitean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 138. orr.

Gauzak ordenarik gabe arautzen direla sinesten dutenen errorea nola sendatu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 72. orr.

Oso zaila litzateke gizakiaren prozesu kognitibo batean errorerik ez agertzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Errore horiek ez baldin badira saihesten eta errefusatzen, epistemologiak ezin du bizirik iraun.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.

Adi-adi bizi beti, egiaren itxurako iritziak iruzur egin ez diezagun, hitzaldi dotoreak limurtu ez gaitzan, errorearen ilunpetan gure espiritua itsutu ez dadin, ona txartzat eta txarra ontzat har ez dezagun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Epistemologian "errorearen teoria" garatu da, besteak beste, sen onaren arabera ontzat ematen ditugun hainbat ideiaz ("lore hau gorria da", adibidez) fida ez gaitezen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 363. orr.

Batzuetan, sentipena eta iritzia, biak daude egian; hala gertatzen da on dagiena horrela dela sinetsi ez ezik, hartu ere plazerez hartzen denean; beste batzuetan biak daude errorean, hala nola, kalte egiten digunak on dagigula uste dugunean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 159. orr.

Oraingoz, errorean jausi ez izana ez al dut aski?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 210. orr.

Liburu bat irakurtzeak guregan pizten dituen pentsamenduak eta sentipenak liburuaren egilearenekin egokitzen direnean eta gure bizitza hobetzera zuzentzen direnean, orduan lortzen da erabateko egia eta ez da zirrikiturik geratzen errorearentzat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 209. orr.

Nire anaiak eskola liburuetatik hartutako erantzunak ematen baitzituen, beraz, errorerik gabeak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 20. orr.

Zeren zalantzazko gauzei baiezkoa emango balie, nahiz eta deskuiduan egiak izan, ez litzateke erroretik libratuko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

2 (izenondoekin)

Drogak debekatzea errore historikoa izan da; ez da alferrikakoa bakarrik izan, baita kaltegarria ere.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Kondizio horietan, analisi historiko eta sozialez biolentziaren ezkomenientzia frogatzeko posibilitate razionala (errore posible gabeko egia), razionalki nuloa da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 90. orr.

Usteek errealitate independente bat deskriba dezaketela esatea, akatsa baino gehiago, errore izugarria da, eta arestian aipatu den teoriak bezala egia egokitasun gisa ulertzea ere, errore handia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.

Agustin gizon ikasi eta prestua haien engainuaz jabetu zen; bereziki haien errore teorikoez ohartu zen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizakion begien bidez bi objekturen arteko antza iriztean darabilkigun errore arriskua ez omen litzateke inongo proba zientifikotan onartuko, ezta txarrenean ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.

Errore mota hain nabarmen hau ez du zure definizioak barnebiltzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 41. orr.

Demagun "urrezko mendia Kalifornian dago" formulazioa ez dagoela geografia eskuliburu batean, ezta bidaia baten kontaketan ere, baizik eta eleberri batean edo edozein motatako fikzio batean, egia edo errore-balioa aitortu ahal izango zaio.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 105. orr.

4 errealitatearekin bat ez dator emaitza.

%0,5eko errorea gure aroa baino 2.000 urte lehenago egindako kalkulu batean!  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da errorea (4); errore bat (4); eta errore (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus