Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dut txikiteoan ibiltzeko ohitura handirik, baina eguerdian kalera irten naiz, nire koadrilak egiten duen erronda kuartel aurretik pasatzen baita. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 179. orr.
Hurrengo bi egunak antzekoak izan ziren: Yassin kioskora azaltzen zen, luzeago edo laburrago solastatzen ginen, tabernetako erronda egiten genuen -denbora asko pasatzen genuen taberna bakoitzean- eta bederatziak heltzen zirenean agur esaten genion kuwaitarrari. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 128. orr.
Ondotik beste lau erronda etorri ziren, elkarren osasunari edanak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.
Atera beste erronda bat, Martzial. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 259. orr.
Beste erronda bat eskatu zioten Alazneri; ez zeukaten handik mugitzeko gogorik. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 89. orr.
-Beste erronda bat, lagunak! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 222. orr.
Aizak, Burke, erronda bat nire kontura guztiontzat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 344. orr.
Farringtonek erronda bat ordaindu zien denei. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.
-Zerbait jango dugu errondan hasi aurretik? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 219. orr.
Edan zuten, bada, elkarrekin eta Andreasek bigarren erronda pagatu zuen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 20. orr.
Turisten jatetxeetan barrena eskean ibili ondoren, pizzaren bat jan eta Chianti-baxoerdiak edatera; erronda ugari ordaindu nien, bata bestearen segidan: parranda polita antolatu zen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 184. orr.
Beste birra erronda batzuk eta beste lerro pare bat ere joan ziren ondorengo orduetan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 125. orr.
Senarra ubideetako erronda egiten ari zenean ateko zuloa aurkitu zuen, eta polizia bati deiturik, eraikineko beheko solairu osoa miatu zuten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 272. orr.
Guardia zibil pare bat irten da, erronda egitera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 179. orr.
Zinpeko gordia batek, erronda egiten ari zenean. Berria - Kultura 2004-10-15
Haiek komisaria hartu aurretik, ordea, errondatik etorritako bi soldaduek eraman dute besapeetatik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 165. orr.
Pixka bat harantzago joanez harresira hurbildu ginen, baina justu une hartan erronda pasatzen ari zen, eta ezinbestean geldi geratu behar izan genuen, berriz ere, isil-isilik gari alor batean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.
Bi soldadu behera jaitsi dira, erronda egitera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.
Kanpoan, patioan, urratsak, errondan dabilen jendearenak bailiran. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.
Ostatuak dozena erdi bezerori ematen zion aterpe: berandu afaldu aitzineko azken errondan, batzuk; goizik afaldu ondoko lehen kopaxkan, bertzeak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.
Bautistak fusila kendu zion errondako beste bati, eta mandatariari bi gizonek batera ekin zioten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 181. orr.
Museoko zuzendaria, Gaueko Erronda izeneko koadroaren aurrean utzi zuen etzanda, "ikas ezak militarren bizitza nolakoa den". Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.
Ordurako hamar ginen harresi gainean, orduan erronda etorri zen, arineketan, eta alde bietatik labankadak hasi ziren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.
Kolore askotako espainiar armada-zainak ikusi nituen, harresiaren gaineko beren erronda-bidean kanoien artetik ibiltari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 45. orr.
-Bai, gurekin polizia erronden eta jendeen laidoen menpe legokek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 289. orr.
Ertzaintzaren kotxe bat eguneroko erronda egiten ari da Idoiaren ondotik igaro denean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 34. orr.
Goi urdinean zopiloteak errondan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.
Bera bizi zen eta lan egiten zuen herrira gonbidatu ninduen, British Columbiako Branfordera, alegia: erietxean berarekin errondak egin, ebakuntzetan lagundu, eta lanean ikustera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.
Ia ezin sumatuzko olatu-hotsa zuen argi-errondak lagun. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.
Ibarretxek akuilu izan nahi du normalizazio prozesurako oinarriak hitzartzeko ahaleginean, eta alderdiekin beste erronda bat egin du helburu horrekin. Berria - Harian 2006-04-23
Juan Jose Ibarretxek ez du oraindik erabaki inbestidura saioaren aurretik alderdi politikoekin beste elkarrizketa erronda bat egingo ote duen. Berria - Harian 2005-06-08
EBko Nekazaritza ministroek Dohako Errondari buruz Munduko Merkataritza Erakundearekin dituzten negoziazioei buruz hitz egingo dute datorren astelehenean. Berria - Ekonomia 2006-01-21
Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integraleko Jarraipen Batzordeak teknikarien proposamenak ezagutu ostean, bigarren balorazio erronda egingo duela gaineratu zuen diputatuak. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Bilera erronda egingo du asteon Likshai Mittalek. Berria - Ekonomia 2006-01-31
Horratx, nola baieztatu ziren geroago bere susmoak: handik hiru hilabetera, auzia hasi zen egunean, errekonozimendu errondan, Linok zimino hura Elsa ez zela salatu zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.
Amaitu ziren korruak eta neskatxen balkoipeetako errondak, eta pobreen igandeetako dantza saloia ere itxi egin zuten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 96. orr.
Koplak, nagusiki eskerako eta errondarako erabiltzen dira eta aspaldikoa da euren jatorria. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 86. orr.
Denak lotan zeudelarik, euria goian-behean hala ere, gitarra jotzen hasi zen, errondan bezala, eta printzesa esnarazteko ipuina ere esaten hasi zitzaion Mariari, gitarra-doinuez lagundurik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 81. orr.
Baionara sartzeko erronda handi horietatik batean geunden. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.
Horrela daiteke froga lurra erronda dela, alderdi batean ikus daitekeen izartegia ez baitaiteke bertzaldean ikus. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 94. orr.
Lili Marlenen bulardi erronden oroitzak opari sentimental zaizkit. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 64. orr.
Batzuetan Grenet zubi gorriaren azpira zihoazen eta, han pizten zuten sutearen ondoan, emazte gaztea bere haurdun sabel errondaren ferekatzen jarrai zezaketen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 287. orr.
Harri kozkor bat urerat botatzen delarik egiten ditu halako erronda ttipi batzu, laster desegiten direnak ur gainean, batzu bertzen ondotik. Herria 2001-01-11
Xarlesen ahurrak Josyren azpi oparoen erronda ikaragarria haztatzen zebiltzan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.
Ehortzeta arropak ziruditen oihal puska presaka josiek markatzen zuten Maddiren bost hilabeteko sabelaren erronda bekatorosa. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.
Hain fierra bere gorputz zaintsua xut-xuta emaiten duelarik, buztaneko lumak errondan lorian idekitzen dituela indi-oilo batek bezala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.
beste erronda bat (9); bi erronda (3); bigarren erronda (5); bilera erronda (4); bilera errondaren (3); elkarrizketa erronda (4); elkarrizketa errondaren (3); erronda bat (16); erronda beltz (3); erronda egin (3); erronda egiten (9); erronda egiten ari (4); erronda egitera (4); errondaren barruan (4); gaueko erronda (3); zuen erronda (3)