Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erronbodun izond/izlag erronboak dituena.

Bi leihatila zituen ostatuak kanpora begira, beira puska erronbodun txikiz osaturiko kristalez, errezela kolorbako koipetsuz bereiziak barnean, argiaren isla ahula gelan sartzen uzten ez zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 30. orr.

Futbol atezainaren posturan jarri naiz, hankak zabalik eta enborra makur, eskuekin belaun gainetik prakei tira eginez, nire erronbodun galtzerdiak agerian uzteko batere beldurrik gabe oraingoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.

Ezkaratzera iritsi baino lehen, gerrikoa askatu eta beherantz tira egiten nien prakei, erronbodun galtzerdi gorrotagarri haiek ezkutatzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus