Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arbel batean marrazturiko zirkunferentzia bat, triangelu bat, erronbo bat, osoki hauteman ditzakegun formak dira. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.
Piezak jarrita daudenean eta beren isuri egokia eman zaienean, ondo igurtziko dira, alegia, marmolezko losak baldin badira, ez dadin ertzik geratu kanpora aterata erronbo, triangelu, karratu edota hexagonoetan, baizik eta junturak egon daitezen elkarren artean lau-lau jarrita. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.
Espazio horrek haiexek jaurtikitzen zituen berriz, orain zirkulu gorrien gisara, eta haiek barrenean beste zirkulu gorri batzuk zituzten, aurrera egin eta eztanda egiten zutenak kolore guztietako mila erronbo sortuz, eta erronboak han eta hemen galtzen ziren izarrena bezalako espazio sekulakoan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.
Une batean gelaren forma erronboarenera aldatu zuen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.
Bere gelako sabai erronboz ildoztatura itzulia aurpegia. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.
Marga hantxe zegoen, nire zain itxura batean, erronbo zuriak zituen igeritako bat jantzita. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.
Salmahaia handia zen oso, eskuinaldean zegoen, eta jendeari lan ederra iruditu zitzaion oroz gain, marmol arrosezko erronboek marrazten zizkioten medailoi simetriko haiekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Hondartza hartan milaren bat lagun zeuden mugitzeko batere tokirik gabe, eta, karaoke kantariak bezala, erreta zeukaten askok azala, hemen gorriune biribil bat, han erronbo formakoa, haraxeago, bainujantziaren goiko eta beheko ertzetan, marrubi koloreko zerrenda luzeak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 151. orr.
Oso forma bakun bat (koadro bat), 45º-z biratuta aurkezten baldin bada, erronbo gisa ikusiko da. Ohiko 4-2-3-1eko joko-sistema utzi, eta zelai erdian erronbo moduko bat antola dezake Aguirrek, aurrelari lanetarako bi gizon utzita. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.