Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erromintxela 1 iz ijito euskalduna.
Euskaldunak ziren -euskaraz zekitenak, alegia- lehengo ijito, ungriano, buhame eta motxaileetako asko, baina bazituzten euren hitz bereziak, ijito ez zirenek ikas ez zitzaten isilpean gordetzen zituztenak: egaxua 'ijito ez dena', erromintxela 'ijito euskalduna', gaxina 'haurra'. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 214. orr.
2 ijito euskaldunen euskara.
Txakurrak espainiar poliziari, oiloak frantsesei, zipaioak ertzainei... eta uniforme artean asko bereizi gabe xukela, alegia, txakurra erromintxelaz ijitoek. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.
Beste hitz batzuk, ordea, erromintxelatik hartu ditu egileak mailegu merkean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 7. orr.