Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erromesbide (orobat erromes bide) iz erromesaren egiten duen bidea.

Gehienak bertako mujikak ziren, gizonak, andreak, zaharrak eta haurrak, baina bizpahiru erromes elkartu zitzaizkien, inbasioak beren erromesbidean harrapatuak, bai eta fraide batzuk eta pope bat ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

Hain zuzen, fedea, otoitza, limosna, baraua, Mekarako erromesbidea, errituaren fintasuna eta senideenganako errukia, ziren zazpi betebehar horiek, eta batean huts egitea aski zen infernura erortzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.

Calzada del Coto laster agertu zait eta ez naiz herrian sartzen, Vía Traiana edo Beilarien Galtzada, egiazko erromes bidea ez baitut hartzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.

Zenbateko tradizioa harrapatu duten santu batzuen egunek! Ikusten da Santiagoko erromes-bideak inguru hauetan zeresan handia izan zuela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 439. orr.

Halamoduzko jendaje askok, uzta garaia bukatu ondoan, erromes bidea hartzen zuen Espainia aldera, bere familia osoarekin, eta beren kopla negartiak kantatuz, hemen jasotako sosekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 78. orr.

Ez dizuet xehero kontatuko nire erromesbidea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 190. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus