Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urte hartan Jainkoari erregutu zion ezen eskain ziezaiola Mekara eta Medinara erromesaldia egiteko aukera, eta Hark onartu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 343. orr.
Promes egin nion Itziarko erromesaldira joango nintzela, oinez, baldin eta gure ama sendatzen bazuen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 47. orr.
Erromesaldia amaitutakoan, hamabost errublo eman zizkion erromes aberats batek, bidaian eskaini zion laguntzaren ordain. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.
Erromesaldi ospetsuenen artean ditugu Galiziako Santiagora egiten dena, edo Italiako Erromara, baina badira beste hainbat leku ere erromesaldiak egiteko: Lourdes, Fatima, Arantzazu, Xabier... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 153. orr.
Egun batez, anai Joan otoitz beroan ari zela, negarrez eta aieneka bere desira betetzen ez zelako eta bizitza honetako erromesaldia luzatzen zihoakiolako, Kristo bedeinkatua agertu zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1028. orr.
Tro Breiz erromesaldia, Erdi Aroan jaioa, Bretainiaren inguruan egiten da, erromesek Armorika zaharreko zazpi gotzain fundatzaileen erlikiak bisitatzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 156. orr.
erromesaldi luze (3); erromesaldia egitera (3); eta erromesaldi (4); kerbalako erromesaldi (3); mekarako erromesaldia (3)