Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erromes (orobat errumes g.er.) iz 1 santutegi batera erromerian doana; erromerian dabilena; behartsua. ik pelegrin.

1056an, Liège hiritik Santiagora erromes batzuek 36 egunez egin omen zuten bidea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

Iaz, erromes gehienek Leon-Santiago tartea egin zuten, Done Jakueren urtea izan zelako.  Berria - Harian   2005-08-24

Milaka erromes Xabierrerako bidean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Erromes gehienek kulturarekiko jakin-minak bultzatuta egiten dute bidea.  Berria - Harian   2005-08-24

Eskuin itzuli eta aterpearen aitzinean nago: Trinitatearen eliza, Erromesen aterpe bilakatua da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 144. orr.

Erromesen serora xumeak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 218. orr.

Irache hotelaren ondoan baitago erromesentzat eraiki aterpea, "Refugio de los Peregrinos" hitzak ikustean, uf! egin dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

Behin baino gehiagotan egokitu izan baitzait inguruotan erromes edo bidaiari galduren bat, eta haiekin partitu izan ditut etxea eta ogia, beharrezkoa izan denean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 250. orr.

Prezio onak egiten dituzte erromesentzat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.

Aitaren bedeinkazioa barruko poz handiz hartu ondoren, munduan barrena joaten ziren, erromes eta atzerritar gisa, biderako ezer hartu gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 526. orr.

Erregelan esaten da, hain zuzen, anaiak bizi daitezela erromes eta arrotz bezala beren etxeetan, eta ez dezatela zerupean ezer eduki nahi, pobretasun santua besterik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 541. orr.

Oihu deiadarka karriketan dabiltzan egun hauetan, fededun edo fedegabe, aberats edo erromes, herritar edo atzerritar, denen egitekoa dela bakea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.

Beti eramanen diat erreka koxkor bat bihotzaren alboan, erromes baten gramola idurikoa, etxe guzien morrontzatik libratuko nauena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.

Urtero milioika erromes joaten da Benaresera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 190. orr.

Erromako San Pedroren hilobian izana da erromes, eta bueltakoan, Jainkoaren borondatearen bila, otoitz egiten dio Jaunari bere bokazioa zein den erakuts diezaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 65. orr.

Jerusalemera etorria zen erromes.  Elizen arteko biblia   Eg 8,27

Lur honetan erromes dabiltzan Jaungoikoaren hiriko biztanleek, ostera, betiko bizitza, bakea izango dute.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 28. orr.

Gaitz erdi, ez zen bidez bide erromes ibili beharko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Bi urtez erromes ibili ondoren, Finisterretik bueltan, Enekok Garazi hilik zela jakin zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 11. orr.

Erreguak areagotzen zituen, erlijio-betekizunen promesak egiten, eta Santuaren hilobira erromes joango zela semearekin batera, baldin eta hilen artetik pizten bazuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Benetan gaixotu zen, eta elkarrekin ibili ginen gero Bartzelonan urte pare batean, terapeutaz terapeuta erromes.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 47. orr.

2 (izenondoekin)

Done Jakue bidea egiten ari zen erromes belgikar bat hil zen atzo, Iruñea eta Gares arteko zatian.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Harremanaren bakezaletasuna Indiatik Txinara misiolari budisten eta Txinatik Indiara erromes budisten joateak adierazten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Kerbalako santutegira Bagdadetik 110 kilometro hegoaldean oinez joaten ziren hiru erromes xiita hil ziren atzo Bagdadeko Hai al Adl auzunetik igarotzen ari zirelarik tirokatuta izan eta gero.  Berria - Mundua   2006-03-18

Egunez, elurrez estalitako bide galduetan ibiltzen nintzen, erromes bekatariaren itxurak eginez jatekoaren eskean mortu haietako etxaldeetan, eta gauez elurretan egindako zuloetan egiten nuen lo Jainko Jaunaren maitasunagatik, emaiozue limosna erromes behartsu eta gaixo honi!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 69. orr.

Erromesaldia amaitutakoan, hamabost errublo eman zizkion erromes aberats batek, bidaian eskaini zion laguntzaren ordain.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Beharbada hauen gatik noa hoin zalu, burua apal, iheska bezala: erromes iheslari bai, baina kar kementsu eta oldar temakor batek harturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 25. orr.

Iluntze aldera, erromes misteriotsu bat iritsi zen baserrira, gaua pasatzeko aterpe eskean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 109. orr.

Erromes fidagarriaren "label" horrekin Bideko aterpeetan onartua izanen naiz. berak ez dire jatera abiatuko non ez dituzten jadanik ase beren erromes maiteak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beilari edo erromes tituluaren ardiesteaz biziki minbera dira zonbait.  Herria   2004-07-15

Horrela, etapaz-etapa, nire erromes-karta zigiluz betetzen joan zen, amaieraraino, Konpostelako Santiagoraino.  Berria - Kultura   2004-08-10

Bere egitekoa buruturik, nahi zuen guztia lorturik, erromes-makila bazter batera jaurti, eta esan zuela: "Aski duk!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 464. orr.

Txapin izpiliku-koloreak ziren, erromes-maskor eta lore-irudi soilez apainduak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

San Sepolcro, Massa Trabarian, Asistik La Vernara bidean dago, eta erromes-talde ugari igarotzen zen bertatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 869. orr.

Compostelako Santiago Jerusalemekin batera erromes-leku ospetsuena zen Erdi Aroan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

Santespiritu, erromes ospitale baten inguruan sortua, hain zuzen ere, juduek XVI-XVII. mendeetan kolonizatutako auzoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 165. orr.

Orreagako fraide batek zuen zaintzen pelegrino edo erromes aterbe hau, beste lagun batzuekin batean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 59. orr.

Erromes arropak zituen jantzirik, jaun kapitaina: kapelua, bizkarrekoa eta, hari itsatsia, Donejakuetik itzultzen direnek Lurraren Akabantzatik ekartzen duten oskola handia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 43. orr.

Erromes-kanta. Bedeinka ezazue Jauna, Jaunaren zerbitzariok, gaua beraren etxean igarotzen duzuen guztiok!  Elizen arteko biblia   Sal 134,1

Erromes-jaiak. 04biblia¬

Orreagako kolegio elizako datuak aintzat hartuta, orain urte batzuetatik hona nabarmen egin du gora erromes kopuruak.  Berria - Harian   2005-08-24

4 (izenondo gisa)

Utz diezaiogun, bada, andre erromesari bere hirira itzultzen halako dohain zoragarriz kontsolatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Espainian, gazte taldeak Eguberriri buruz elgarrataratu dira, jende xahar, erromes eta behardunen alde.  Herria   2005-12-29

Dakar 2004 hori badoa desertuetan gaindi larrez larre bere bidean auto, motoen tarrata eta burrunbetan gaindi, hango jende erromes gaixoaren lilluragarri batetik eta nardagarri gehienean.  Herria   2004-01-22

Ikusten duzue jende erromesa zer hersturetan den.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 170. orr.

5 erromes bide ik erromesbide.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus