Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sofia etxe ondoko estalgunearen gerizpean dabil usain-belarrak muselinazko poltsatxoetan sartzen, mendafina eta erromeroa batez ere, gogokoen dituenak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 109. orr.
Atea ireki, begiak itxi, hamaika usain-belarrek perfumatutako airea biriketaratu -ezkaiak eta erromeroak, salbiak eta errudak, izpilikuak eta berbenak-, besoak zabaldu... eta mundua bere besoetan zeukàn haur txiki bat zela iruditzen zitzaion. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.
Erromeroa hozkila da eta etxearen leku eguterenean jarri ohi da, eguzkiak berotu dezan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.
Herritik hurbil bazen mendi bat zuhaitzik gabe, Teso deitzen ziotena, harritzaz osatua, arrakaletan estrepak, erromeroak eta izpilikuak sortzen zirena. Bardeako mendietan xarbota eta erromero basaren biltzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.
Ohitura handia izan da Euskal Herriko baserrietan erromero landare bat edukitzea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.
Lehenbiziko postuan gelditu, hamar zentabo erromero-hosto erosi, eta itzuli egin zen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.
Erromero sortatxo triste hau hamar zentaboan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.
Debekatutako sendabelarren artean daude, mihura, mandragora edo urriloa, basa erromeroa, heliotropoa, eta Estatu Batuetaik ekarritako erregaliza. Berria - Gaiak 2004-02-07