Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leku askotan astero izaten zen erromeria. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 40. orr.
18:00etan erromeria Tapia eta Leturiarekin. Berria - Harian 2005-04-08
Nafarro aldean, bai Alloztarrak eta baita Huitzitarrak ere, erromeria egiten dute apirilaren 16an, errogatibak eginez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 160. orr.
Aian erromeria franko egiten zen garai batean (Aian bertan, Laurgainen, San Pedron, Santion, Urdanetan). Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.
Bizkaian, soinua sartu aurretik, panderoarekin bakarrik ere egiten zirela erromeriak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.
Erromeriak gazteak elkar ezagutzeko biltokiak ziren. Berria - Kultura 2004-12-28
Hortarako, erromeriak antolatzen dituzte, Zeraingo elizaintzinean iragaiten direnak 9 igande aratsaldez. Herria 2004-02-12
Euskal Herria, nazioa lelopean, bazkaria, hitzaldia eta erromeria antolatu dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-03-12
Aratsean, arno jastaketa eta erromeria Kuxkutu taldearekin. Herria 2004-03-18
Heldu dira erromeriara, eta hor ikusi du trikitilari bat zelaian, jo eta jo. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.
Erromeria esatea, garai hartan, dantza esatea zen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 18. orr.
Erromeriak oso gizakoiak, samurrak eta politak iruditzen zaizkit, antigoaleko gauzen xarma hori dute, eta gaurko pubak, tabernak, dantzalekuak eta neuronak disparatuta daramatzaten gaztez betetako kaleak, aldiz, basatiak iruditzen zaizkit. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 67. orr.
Erromeriako zabaldira iritsi zirenean, neskak elkarri bultza eta buila barreiatu ziren, eta Eligio zaldia gobernatzen geratu zen, bere anaia Onorino lagun zuela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 19. orr.
Duela gutxi ikusi nuen, San Migeleko erromerian, baselizako atarian. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 81. orr.
Trikitilari ugari daude Euskal Herrian, baina gehienek erromerietan jotzen dute, apenas sortzen dute abestirik, grabatzen dute diskorik. Berria - Kultura 2006-03-03
Benetako plazagizona da, erromerietako soinu-jotzaile peto-petoa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 216. orr.
Erromeria baztertzera etorri diren hitz berriak: berbena, dantzalekua, diskoteka, kontzertua. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.
Esan liteke Pariseko funtzionarioek Senako bazterretan egiten zituzten erromerietan esku-soinua zutela beti aldamenean, janarien anoa bezain garrantzizko. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.
Arrantzako bost ontzi handi agertu zitzaizkidan, jendez beterik, gizonezkoak, emakumezkoak, haurrak, Plouneven-eko erromeriara zihoazela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.
Abarketa zuriak jantzita, erromeriakoak diruditen zintadun horietakoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 406. orr.
Hik ederki jotzen duk panderoa, nirekin erromeriaz erromeria ibiltzen hasi beharko huke Bikotearen mugimenduak, geriatrikoko lagunen jarrera, alditan isiltasun erlijiozkoaz lagundua, alditan poz-jario erromeriazko batez lehertua. Berria - Kultura 2006-04-22
Urkiolako erromeria handia izaten zen. Berria - Kultura 2004-09-28
San Juan-Txikiko erromeria jendetsu hau, baserrietan horren sakon eta zabal sustraitua. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 85. orr.
Erromeria bikaina izaten zen sasoi batean San Lorentzon. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.
Ekainean, Bestaberri eguna pasata, sekulako erromeria egiten da Santa Feliziara. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 84. orr.
Jexux bizikletaz joaten zen urrutiko erromerietara, bertan piezak entzun eta, gero, etxean, pieza haiek atera. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 142. orr.
Ez dakizue zein erromeria politak egiten genituen. Berria - Kultura 2004-09-08
Aitak aipatu izan zigun ermitako erromeria famatura joan ginen familia guztia, bazkariarekin eta, egunera pasatzera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 168. orr.
Euskal erromeriaren oinarriak berak jarri zituen, bai soinua jotzeko eran eta baita jotzen ziren piezei dagokionez ere. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 16. orr.
Bai, noiz edo noiz Jexuxek aipatutako erromeria-gizon zahar hura benetakoa izan zela besterik ez dut sinistu behar. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 78. orr.
Erromeria Eguna egingo da bihar eta 'Hari Gorri' dantza ikuskizuna izango da festako emanaldi nagusia Erromeria Eguna antolatuko du Ereintza dantza taldeak hilaren 17an. Berria - Kultura 2004-07-16
Erromeria egun handi eta seinalatuetara eraman ohi den aldartearekin joaten ginen afari haietara. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.
Kantaldia bururatzean, ez ahantz talo ta xingar on batzu erosten ahalko direla, tokian berean, Ezpela txarrangakoek alaituko duten erromeria denboran. Herria 2001-10-18
Erromeria giroa zer izan den kontatzera bultzatu, eta bete egiten dira oraindik ere begiak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 53. orr.
Zazpietarako hor zaudete erromeria tokian, beste jende askorekin batera. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.
Hasi umetan hasi zan, baita, 14-15 urtegaz, erromeri plazak beragandu be. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 11. orr.
Erromeri giroko kantuak ziren, batez ere, entzuten genituenak, euskarazkoak zein gaztelerazkoak, eta herrikoiak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 389. orr.
Maskaradetako ikusgarritik landa, erromeria antzeko zerbait antolatu dela Urdiñarbeko pilota plazan. Berria - Kultura 2006-01-03
Nekez ohartuko gara mendi erromeria haiek benetan izan zuten funtzio sozialaz. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 86. orr.
Mendi erromerietan, modako piezak jotzen ziren, bertako erara moldatuak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Zeraingo herriarekin batera Zerain dantza zain jaialdia antolatu du, « herri erromeria eta parte hartzailea». Berria - Kultura 2004-01-31
Ostean herri bazkaria eta nazio herri-erromeria. Berria - Kirola 2004-06-18
Zorionez, erromeria telefonikoa ere -eta geroko idazlana- dagoeneko josiriko hari-muturra zen, Anarekin tratua egina bainintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.
Mota guztietako jendea jarri genuen larru gorrian estudio hartan eta baita aurkitzen genituen beste leku batzuetan ere, hura erromeria. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.
azken erromerian (3); bateko erromeriak (4); bilgunen erromeria (3); da erromeria (9); dira erromeriak (3); erromeria asko (3); erromeria bat (3); erromeria baten (5); erromeria egingo (6); erromeria egingo dute (4); erromeria egiten (4); erromeria eguna (8); erromeria eta (8); erromeria giroa (10); erromeria giroan (4); erromeria handia (3); erromeria hasi (3); erromeria izango (3); erromeria nazionala (3); erromeria plazan (3); erromeriak eta (4); erromeriaz erromeria (3); erromerietan bezala (4); erromerietan jotzen (3); eta erromeria (15); eta erromeriak (4); garai bateko erromeriak (3); garai bateko erromerien (3); garai bateko erromerietan (3); lehengo erromeriak (3); ondotik erromeria (5); zen erromeria (6); ziren erromeriak (4)