Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erromazale iz erreforma protestanteen garaian, Erromako Aita Santuaren alde egin zuena.
Arrosek eta haren kapitainek pentsatu bezala, euskal lurraldeetan seguru sentitzen ziren erromazaleak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.
Deialdia erreginaren onarpenik gabe egina zen, Lüküzek eta bertze noble erromazaleek eta elizgizonek bulkatuta. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 117. orr.
Mendiz-hainditarra zen, bihotzez Erromazalea, gaizki heltzen zena Felipe II.ak Espainian sustatzen zituen joera erregezale eta estatuzaleekin. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 27. orr.
Nafarroako erregina ezker nahiz eskuin auzo izateak uzkurtuko zituen noski erromazaleetan suharrenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 168. orr.