Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erromantizismo iz XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran gertatu zen literatura eta arte mugimendua, klasizismoaren arau hertsiak arbuiatzen zituena eta artistaren askatasuna aldarrikatzen zuena.

Erromantizismoa ere, ordea, ez ote da Parisetik datorren moda?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.

Gerra napoleondarren ondoko Errestaurazioan gaude eta erromantizismoaren hastapenetan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 27. orr.

Zilegi izan bekigu ohartxo batean gomutatzea nola gizartearen ikuskeran, eta gero nazionalismoan, A.D. Smithek ere bi korronte handi bereizten dituen: baina horiek ez dira frantsesa versus alemana edo Ilustrazioa versus Erromantizismoa, baizik tradizio franko-alemana versus anglo-amerikanoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 164. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Klasizismoa frantsestia izan ondoren, Erromantizismo espainola -bitartean gerra napoleondarren esperientzia dago-, eta XIX. mende guztia ere, nazionalista izango da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.

Lehen erromantizismo frantseseko literato gailena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

Ikasle zahar hura erromantizismo bizi-bizi batek jota zegoen,  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Erromantizismo-espiritua gordetzen zuen hiri bakanetako bat zen oraindik Madril.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

4 irud/hed

Gustatuko zitzaiokeen, erlijiosoa ez izan arren, erromantizismoz, Karitateko lekaimeak aingerutarrak zirela sinestea; baina, egia esateko, administrazio-gaiez eta gaixo bat larri jartzen zenean konfesoreari deitzeaz baizik ziren arduratzen ospitalean, Hurtadok ikusten zuenez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erromantizismo eta (3); erromantizismoa ere (3); erromantizismoa eta (3); eta erromantizismoaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus