Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizartearen, indibiduoaren, moralaren bi ikuskera dago, erromantikoa eta ilustratua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.
Egungo Ilustratuek dioskutenez, Herder, Humboldt, Victor Hugok..., "mende erromantikoak" atondu omen zuen Euskal Herriaren irudia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 36. orr.
Nahitaezkoa zaigu eredu erromantikoari uko egitea anakronismoan edo bazterketan ez erortzearren, hots, lehen mailako balio kulturalak geureganatzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 54. orr.
Zaila da [...] mugimendu erromantikoaren xehetasunak hitz gutxitan erabakitzea, areago mugimendu horrek denbora eta espazioan norainoko zabalera hartu zuen ikusirik; eta ikusirik, gainera, ideia erromantikoek diziplina ugari ukitu zituztela, geografia eta filosofia, kasu, eta ez bakarrik hasierako arlo estetikoak, artea edo literatura. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.
Erromantizismoa Espainian, aurretik arima espainolaren teoria erromantikoak erromantizismoa bera iragazita sartu da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.
William Wordsworth (1770-1850), poeta erromantikoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.
Higikunde erromantikoko bigarren mailako epigonotzat hartu dute adituek Poe. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.
Egungo Andaluzia folkloriko famatua, errealitate historikoa baino gehiago, Washington Irving eta, bidaiari eta literato erromantikoen asmazio bat izan dela. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 17. orr.
Kritikari askok erromantikotzat jotzen dute, eta biziki miresten dute amets eta ikuskari fantastikoen sortzaile gisa, fantasiaz eta misterioz oparo hornituriko istorioen narratzaile mistiko gisa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.
Erromantikoek zabaldutako Volkgeist edo herriaren espiritu hartatik abiatuta. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 53. orr.
Aingeru eroriari, erromantikoek disidentziaren eredutzat zeukaten artearen deabru goardakoari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.
Herriaren izpiritu baten aitortzak ez Voltaire, Montesquieu, eta printzipioz inor ez duela bihurtzen erromantiko eta ez idealista. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 76. orr.
Kontua da erromantikoek irauli egin zutela, mila urte eta gero, Literaturaren Etxea, eta ezerk ez zuela, haien ondorenean, lehengo lekuan jarraitu. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.
Erromantikoak izan ziren herri tradizioa irakurtzen irakatsi zigutenak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 25. orr.
Emakume maitagarria zen, erromantikoa eta aho goxo bezain jostalaria zuena. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 25. orr.
Cecily ez duk neska erromantiko zuntzun horietako bat. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 57. orr.
Beti izan naiz grinatsua, erromantikoa, erabateko maitasunak bat-batean hartzen dituen horietakoa. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 198. orr.
Zu ere erromantikoa eta ameslaria zara. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 208. orr.
Abertzale erromantikoa, pleonasmo bat erabiltzeko? Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 48. orr.
Antiheroi tragiko erromantikoa zen Jean Gabin. Berria - Kultura 2004-05-16
Behar bezain erromantikoa banintz, aspaldi neure buruaz beste egingo nukeen, jendeak nitaz hitz egin zezan besterik ez bada ere. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 515. orr.
Osaba Xabierrek disgustu handia hartu zuen, ingenuoa zen, eskuzabala, erromantikoa, idealista, jendeaz errazegi fidatzen zena. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.
Anarkista erromantiko bat bertso humanitario barregarriak idaztera bultzatzen duen ideia berberak bultzatzen du dinamitatzaile bat bonba jartzera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.
Bagenekinan lotzen gintuena ez zela maitasun erromantiko edo horietakoa, gurea bizitzaren gorabeherei lotuta zegoela. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.
Nerabe baten amets erromantikoa zen hura, neure egiazko izaerarekin zerikusi handirik ez zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.
Gaur egun barregarri eta guzti gerta litezke eskutitzetako beroaldi erromantiko horiek. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.
Amonak esaten dik Castro, Che Guevara eta iraultzaren kontu horiek 1958 ingurukoak direla, eta orduan, bai, orduan dena oso polita, oso erromantikoa eta oso sinbolikoa izan zela. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 44. orr.
Bere baitan zeuden biak, erromantikoa eta ikaskide arrunta, ametsik ederrenak ernetzen zituena eta edozein bebarrutan eskua sartuko ziona. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 303. orr.
Orduan esan zidak erromantiko bat naizela, gazte guztiak bezala. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 43. orr.
Guztietan zerabilen tonu berbera, Jazmin saileko nobela erromantikoena gogorarazten zidana, nolabait. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 131. orr.
Leku erromantikoa zer izan zitekeen jakin ez, nonbait, eta lehenengo musua komun batean eman ziona. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 246. orr.
Argiak erdi-itzalita utzi zituen giro guztiz erromantikoa lortzeko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 27. orr.
«Non eman zenuen lehen musu erromantikoa?», galdetu du Luistxo Fernandezek, Eibarko CodeSyntax software enpresako buruak. Berria - Gaiak 2006-02-12
Emakume horren historia erromantikoak eta maitasun fatalak makina bat malko isurarazi zuten Britania Handian. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 161. orr.
Hannak oso ongi ulertzen zuen nire proposamena, benetan zen bezalakoa: ez erromantikoa, ezta moralista ere, baizik eta praktikoa: bizitoki bera, ekonomia bera, adin bera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 240. orr.
Egia esan, nik ez zioat deus erromantikorik ikusten ezkontzeko eskea egiteari. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 25. orr.
Hogei bat urte nituen, eta erromantiko samarra nintzen ni, artean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 98. orr.
-Juan Antonio Perezena; badakizu, eleberri erromantikoak egiten dituen idazle famatua. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 127. orr.
Donostiako Antzoki Zaharrean ikusi ahal izango da komedia erromantiko hau. Berria - Kultura 2004-08-28
Emozioak jota zegoen, abentura erromantiko baten erdian. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 34. orr.
«Ikuspegi kultural erabat esentzialista, erabat erromantikoa» zen Oteizarena. Berria - Harian 2005-08-25
Historiografia ofizialak 1974ko apirilaren 25eko Krabelinen Iraultza-ri kutsu erromantiko hutsa eman arren, aldaketa handiak eragin zituen Portugalen, baita menpeko kolonietan ere. Berria - Mundua 2004-04-25
Hiltzea gauza erromantikoa zuan, batez ere herriaren izenean egiten bazen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 55. orr.
Brahms-en 1.go sinfonian zuzendariak bertsio klasiko-erromantikoa eskaini zigun. Berria - Kultura 2004-11-06
· Hamabi kontzertu eskainiko ditu Organo Erromantikoaren Jaialdiak. Berria - Kultura 2006-01-28
batere erromantikoa (3); bezain erromantikoa (4); erromantiko bat (18); erromantiko baten (4); erromantiko edo (4); erromantiko eta (10); erromantiko hark (3); erromantiko hori (4); erromantiko hura (4); erromantikoa da (9); erromantikoa dela (3); erromantikoa eta (11); erromantikoa izan (5); erromantikoa zen (7); erromantikoak izan (3); erromantikoko zikloaren (3); eta erromantiko (4); eta erromantikoak (4); eta erromantikoen (4); maitasun erromantikoaren (3); musika erromantikoa (3); neska erromantiko (3); organo erromantikoaren (6); organo erromantikoko (3); organo erromantikoko zikloaren (3); oso erromantikoa (5); poeta erromantiko (3)