Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erromano 1 iz erromatarra.

Beste lau "castro" badaude inguru hauetan, Erromanoak hemen zirela seinale.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 218. orr.

Napoli, hiriburua, hiri aberatsa, bizi luzea daukana hasirik Erromanoekin, segituz frantsesekin eta espainiolekin.  Herria   2004-03-11

Tardajos herria arras pollita da eta izen ospetsua zeukan Erromanoen garaian: "Augustobriga".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.

'Erromanoen moduan!' agindu zidan berak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 91. orr.

Erromanoen denborakoa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.

Erromanoen egutegian, martxoarekin hasten zen urtea.  Herria   2004-02-26

Hiri horiek erakustera emaiten baitute zer izan den Erromanoen eragina Galia osoan.  Herria   2004-06-03

Mendeetan zehar, erromanoek edo Jondoni Jakobeko beilariek zeiharkatu dituzte Ipar Euskal-Herri barne-aldeko bideak.  Herria   2001-07-12

Merkurio jainkoa, ibiltarien patroia, zuten Erromanoek ohoratzen, harriak botatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 179. orr.

Eskuin, mendixka horren puntan, Lancia, Asturoen azken geriza-lekua, Erromanoek menperatu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.

Hortik uler daiteke, nola zeltarrek, erromanoen zibilizazioarekin topo egin zutenean, algarari eta trufari ematen zioten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.

Martxo izen hau Marte gerraren jainko borrokalari horren omenetako hilarena zen, erromanoen artean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

Erromanoen mintzaira arrunt gustukoa nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Zizeron handiak abiatu ildotik doa Piarres Charritton, gaurkotuz eta hemengotuz nolazpait erromano famatu horren mezua.  Herria   2003-08-14

2 (izendondo gisa)

Emeterio eta Zeledonio, III. mende akaberan edo IV.aren hasieran izan ziren martirizatuak, Kalagurrin, soldadu erromanoen eskuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

Agur erromanoa eginez. Zubi erromano hori Molinasecan sartzeko egina da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 182. orr.

3 (izendondo gisa, izenaren ezkerrean) ipar

Hori bera izan zela Baionatik Donibane Garazirako erromano bidearen geldiguneetarik bat.  Herria   2002-11-21

Aita Sainduakukan du igandean, bere Erromano beilarien plaza haundiko leihoan, bakearen Charlemagne saria, eguerdiko anjelusaren tenorean.  Herria   2004-01-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erromanoen artean (3); erromanoen denborako (6); erromanoen denborakoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus