Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erromaniko 1 izond arte estikoez mintatuz, mendebaldeko Europan X._eta XIII._mendeen garatu zena, ezaugarri gisa zirkulu erdiko arkua eta zirkulu erdiko ganga dituena.

Bere gorena XII. mentean hunkiko dü Konpostelako beilak, eta ordüan garatüko da Xiberoan arte erromanikoa.  Herria   2004-04-08

Egiarteko eliza erromaniko ederra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Haien parean, beste zirkulu estuago bat osatuz, harrizko zutabe motz astunek erdi-puntuko arkuei eusten zieten, aretoari monasterio erromaniko baten itxura emanez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 273. orr.

José Tudela musikariaren garaian eliza polit txukuna zuen, monasterioa bezala, eraikin erromanikoa baitzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Muniaingo elizako ataripe erromanikoa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 142. orr.

Xarma handiko gauza asko eta desberdinak ditu ikusteko (freskoak, korua, klaustro erromanikoko kapitelak...).  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Katedralaren dorre lirainek, lehengo aurrekalde erromanikoa ahantzarazten bezala dutelarik, plazaren hedadura zabala, kontrastearen medioz, urrunago barreiatzen dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

Zubi erromanikoa, bere sei arkuekin, ederretsi gabe ezin da pasatu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Horra hor zer egin duten Felipe IIøaren ziudadela eraikitzen eta Loiolako Inazio arkabuz frantses batek zauritzen ikusi duen Iruñeko katedral kasik erromanikoarekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.

Sakristia ez zen erromanikoa, askoz geroago eraikitako eranskina baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 171. orr.

Arkitekturaren arloan estilo erromanikoa -bere azkenaldiko etiketak adierazten duenez, aurreko Zibilizazio Heleniko baten azken garaitik heredaturiko gaiaren bariazio bat zena- jada erabat menderatua zuen kanpotik sartutako "gotikoak".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

2 (izen gisa)

Erromanikotik Gotikorako aldiak (XII. eta XIII. mendeak) kultur etena ekarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Artozkik erromaniko berantiarreko eliza zuen, kanoi-gangarekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Erromaniko kutsua izanen dute beraz hastapenean, literaturak eta musikak ausnar-arazten dizkioten bolumen zizelatuek.  Herria   2002-07-25

· Santamaria a Real aurre-erromaniko estiloko eliza sinplea, dena arku, harri ederrez finkatuak horma urdinak, aldare sinple bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.

4 hizkuntzez mintzatuz, latinetik eratorria dena; hizkuntza horiei dagokiena.

Paleolitotik datorren jatorrizko mintzaira zaharra hizkuntza indoeuropar eta erromanikoen eraso etengabe eta suntsitzaileetatik defendatzera egokitzen den oro.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 108. orr.

Hizkuntzalaritza, zeinak konparazioari dagokion lekua eman baitzion, zentzu hertsian, hizkuntza erromanikoen eta hizkuntza germanikoen estudioetatik sortu zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.

Filologia erromanikoan lizentzia lortu, eta Italiara itzuli zen berriro.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Diez-ek hasiriko estudio erromanikoek berezikiro lagundu zuten [...] linguistika bere benetako helburura hurbiltzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.

5 hed

Ildo honetatik, aipagarri da Suiza erromanikoko hizkerei buruzko galdeketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

Lieja erromanikoa izango da Waloniako lurraldean dagoelako; toki horretan, frantsesa da atzerritar hizkuntza bat, enbor bereko dialekto baten gainean ezarria dagoena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.

Oro har nahiago izan zituzten ortografian arrunt diren ikurrak (b, m, etab.), alfabeto erromanikoarekin uler daitezkeenak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.

6 (izen gisa)

Hogeigarren mendean Mendebaldeko Europako hiriak artean katedral "gotikoek" menderatuta zeuden, beren aurreko erromanikoak ordeztu zituztelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.

Badaezpada ere, Retortillo aldera jo dut, erromanikoa ikustera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arte erromanikoa (5); eliza erromaniko (4); eliza erromanikoaren (3); hizkuntza erromanikoen (5); katedral erromanikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus