Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erroldatu, errolda(tu), erroldatzen 1 da/du ad errolda egin; erroldan sartu.

Paroxen ondorengoetatik Zakarias: honekin ehun eta berrogeita hamar gizon erroldatu ziren.  Elizen arteko biblia   Esd 8,3

Herrian bizi baina etxea ez duten etorkinak erroldatu behar direla dio Lamarcak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira.  Elizen arteko biblia   Lk 2,3

Lebiren ondorengoak ez zituzten beste leinuetakoekin batera erroldatu.  Elizen arteko biblia   Zen 1,47

Egin israeldar elkarte osoaren izen-bilketa senitarteka eta familiaka, gizonezko guztiak banan-banan erroldatuz.  Elizen arteko biblia   Zen 1,2

Nafarroara behin betikoz etortzeko asmoa du, baina oraindik Katalunian dago erroldatuta.  Berria - Kirola   2004-02-12

Inguru horretako hegazti etxalde guztiak erroldatuta daudela jakinarazi zuten atzo Frantziako agintariek.  Berria - Gaiak   2006-02-18

2 irud/hed

Garai berean hainbat artista eta literatok faxismoan erroldatua bukatu duela gomutatzen gara  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus