Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joputzaren garaian, gobernuak nekazarien errolda egiten zuen aldika, eta lurjabeek erroldaturiko arima-kopuruaren neurrian ordaintzen zituzten zergak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.
Erroldan inskribaturiko arimak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.
Erroldan izena ematen ez zuen hiritarra esklabo bihurtzen zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.
Otsailaren 29ko datuen arabera, soilik 1.200.000 pertsonak zuten emanda izena erroldan;. Berria - Mundua 2004-03-06
Bostehun errublo balio du erroldan errejistraturiko arima bakoitzak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.
Erroldan hogei urtez gorakoak seiehun eta hiru mila bostehun eta berrogeita hamar lagun izan ziren. Elizen arteko biblia Ir 38,26
NBEk errolda egiteko ardura hartu du, udan bozak egin ahal izateko. Berria - Mundua 2004-03-06
Hauen ondorengoak hogeitabi mila eta seiehun ziren Daviden garaian egin zen erroldan. Elizen arteko biblia 1 Kro 7,2
Zer ziren, bada, erroldan ez zeuden hiritar horiek, erroldak hiritar guztiak biltzen bazituen? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait udalerritako agintariek «trabak» ipintzen dizkiete etorkin iritsi berriei Udalaren erroldan sartzeko, «nahiz eta jakin hori barik ez dutela osasun sare publikoan sartzerik izango». familiaburu izan ziren, erroldan banan-banan sartuak. Berria - Euskal Herria 2004-11-17
Zenbait aitak ez zuten izena eman erroldan, beren jarauntsia alabari utzi ahal izateko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.
Apaizak senitarteka sartu ohi zituzten erroldan. Elizen arteko biblia 2 Kro 31,17
Errolda betetzean ematen diren erantzunetan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 69. orr.
Herri koxkorra Harkaizpe: 986 biztanle (2001eko erroldan). Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 214. orr.
Herri indigenetako erroldak egitea ere eskatu zieten tokian tokiko gobernuei. Berria - Gaiak 2004-05-22
1996ko erroldako datuak aintzat hartu zituzten. Berria - Gaiak 2006-01-04
AEBetako erroldaren datuen arabera, 1,3 milioi gehiago bizi dira pobreziaren mugaren azpitik. Berria - Ekonomia 2004-08-27
Erroldatik herritarren zati bat ezabatu nahi dutela. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Ezkontza goiztiarrek eta erroldarik ez egoteak «nabarmen gaiztotzen dute» haurren eta emakumeen egoera. Berria - Gaiak 2004-04-24
Emakumeak herriz-herri ari ziren errolda osatzen eta leku batetik bestera eramaten zituen autobusan leherketa bat izan zen. Berria - Mundua 2004-06-27
Ipar Euskal Herrian, besteak beste, bakarrik bizi diren 65 urtetik goitikoen errolda berritzen hasi ziren. Berria - Harian 2005-08-10
Gogorarazi zuen 1978an, Espainiako Konstituzioa bozkatu zenean, Hegoaldeko erroldan zeuden herritarretatik %32k bakarrik bozkatu zutela. Berria - Harian 2005-02-22
Errolda 318 herritarrek osatzen dute, eta horietarik 273k eman zuten botoa. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
· Sarri samar berritzen zituzten soldadugaien erroldak, eta gu izen ezagunen bila ibiltzen ginen. lesbianak ginela eta Izatezko Bikoteen Erroldan geundela bazekiten eta, hala ere, aitaren izena eskatzen ziguten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 106. orr.
Gaur egun, nekazarien errolda berritu bitartean, etxalde handiak dituzten lurjabeek batera dauzkate erroldaturik arima guztiak: biziak, hilak eta ihes eginak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 418. orr.
Soldaduen erroldaz arduratzen zen sarjentuari pasa zion abisua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.
Erregistro zibil moduko bat osatzen dute hartara oroigarri horiek, familiako bizikizunen errolda antzekoa; bizidunena eta hildakoena hobeto esanda, haiek eta guk osatzen baitugu familia, haiek gure gogoan dauden bitartean behintzat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 18. orr.
Irakek ez du hauteskunde legerik, ez du alderdien legea arautzeko batzorderik eratu eta azken hogei urtean ez du errolda fidagarririk egin. Berria - Mundua 2004-02-22
Ezkontzeko tramiteak abiatzeko Lisboako Errolda Zibilera joko dutela iragarri zuten atzo 28 urteko Teresa Piresek eta 35 urteko Helena Paixaok. Berria - Gaiak 2006-02-02
Errolda berriak egiten, kaleen izenak aldatzen, zerrendak egin eta desegiten. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 55. orr.
Plana hobetzeko, ezinduen errolda zehatza egiteko eskatu dio. Berria - Ekonomia 2004-11-30
Ez dira nire herriaren batzarrean egongo, ez da horien izenik Israel herriaren errolda-liburuan idatziko, ez dira Israel lurraldera inoiz itzuliko; orduan jakingo dute ni naizela Jainko Jauna. Elizen arteko biblia Ez 13,9
Bakoitzak «nahi izan dituen» agiriak onartu ditu ezohiko errolda agiri horiek emateko. Berria - Harian 2005-05-11
AEBetako azken Errolda Txostenak, 2003koak, agerian jartzen du berriz pobreen eta aberatsen arteko tarte gero eta handiagoa. Berria - Mundua 2004-10-30
Ameriketako Estatu Batuen Errolda Bulegoko osasun ikerketen buru gisa. Berria - Gaiak 2004-11-24
Atorraren azpian nekarren ontzikoen errolda-pergamua liburuen artean sartu nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 273. orr.
Kazetariek 200 afiliatuen errolda zenbakiak aukeratu eta kuotak ordaintzen ari direla egiaztatu zuten finantza erakundeek. Berria - Ekonomia 2004-11-11
Biztanleria zentsua, Biztanle errolda eta Biztanleria estatistika. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 221. orr.
Orotara, 15,5 milioi pertsona daude hautesle erroldan. Berria - Harian 2005-10-15
1,4 milioi botoemaile berrik hautes-erroldan izena eman dute. Berria - Mundua 2004-10-22
Biztanleen %80k eman zuten izena, Arafat oraindik bizirik zela, hauteskunde erroldan. Berria - Harian 2005-01-09
Armada hauek ez dute oraindik erroldarik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 335. orr.
Elkarteak trikitiari buruzko ahalik eta dokumentazio zentrorik erabilgarriena osatu nahi du, eta trikiti eskolen errolda hasiko du. Berria - Kultura 2006-03-14
1935eko erroldak Argentinak 1.100.000 metro koadro oihan zituela zioen. Berria - Gaiak 2004-05-01
Hegoaldeko lau probintziotan 245.000 zakur daude erroldan izena emanik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 14. orr.
New York hiriaz ari gara: egunero hamahiru mila tona zabor, erroldan zentsatutako hirurogeita hamar milioi arratoiren artean banatzen dituzten hiri bati buruz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 184. orr.
Bistan da Errekarte Haundi askoz geroagokoa dela (aski zaharra, dena dela, Beasaingo etxeen errolda zaharrenean ere ageri baita, 1567an). Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 126. orr.
Ozeanoetako bizidunen gaur arteko erroldarik zehatzena egiten ari dira. Berria - Gaiak 2004-11-25
Donostian 8.000 bat zakur daude zakur-erroldan sartuak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.
Bizpahiru urteren buruan, artelan guztien errolda egingo da, eta horri esker ezagutu ahal izango da ondarearen benetako balioa. Berria - Kultura 2004-05-01
1935 urtetik gaur arteko baso-erroldak aztertu dituzte. Berria - Gaiak 2004-05-01
Inongo aduana eta ontzi-erroldatan izenik eman gabeko ontzi izenik gabe bat zela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 104. orr.
Oso indigena gutxik ematen dute izena jaiotza erroldan. Berria - Gaiak 2004-02-26
Luis Alberto Pradera Athleticeko lehendakaritzarako hautagaiak helegitea aurkeztu zuen atzo hauteskunde batzan, Athleticeko Kudeketa Komisioak hauteskunde errolda ez ziolako eman. Berria - Kirola 2004-08-05
Nekazaritza Erroldaren arabera, 1999an EAEko nekazaritza ustiapenen %10en jabe baino ez ziren 40 urtez azpikoak. Berria - Ekonomia 2004-05-28
Besteak beste, eliz errolda zaharretan ageri den, Urriztimoltxo horrek, basaurritza batez ere familika, beti moltxoka hazten dela, erakutsi izan dit. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.
azken errolda (4); azken erroldaren (3); azken erroldaren arabera (3); daude erroldan (3); dute izena erroldan (3); emaitzak errolda (6); errolda agiria (8); errolda aurkeztu (3); errolda bat (3); errolda egin (4); errolda egiteko (7); errolda egiten (5); errolda eta (4); errolda hartu (4); errolda osatzeko (5); errolda osatzen (6); errolda osatzen ari (4); erroldako datuak (8); erroldan agertzen (4); erroldan agertzen diren (3); erroldan egon (4); erroldan eta (3); erroldan ez (6); erroldan izena (17); erroldan izena eman (8); erroldan sartzeko (4); erroldaren arabera (16); erroldarik ez (3); eta errolda (5); eta erroldan (3); gasteizko erroldatik (3); hauteskunde errolda (5); hauteskunde erroldan (7); hautesle errolda (3); hautesle erroldan (3); izena erroldan (5); nekazarien errolda (3); udalaren erroldan (3); udalerrietako erroldetan (4)