Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erroiztu, erroiz(tu), erroizten 1 da ad amildu.

Autoa bat-batean uzkaili da eta 200 metretan barna erroiztu behereko errekaraino.  Herria   2005-04-21

Hilde andereak goiz hartan amildegi batean behera erroizteko agindu izan balit, fitsik erran gabe beteko nukeen haren nahia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 56. orr.

Ez zerurako ez lurrerako nengoen, loria bidean nintzela uste eta, tartekorik gabe, putzu beltzera erroiztua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Nire aldetiko bultzadatxo bat baizik ez zuen behar izan galbidera erroizteko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 115. orr.

Buruz goiti erroiztu zen Roger.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 290. orr.

Muino txapal eta elkor batean, dena haitzalde eta sasi ihar, amildegi koniko ziklopekara bat erroizten zen hondorantz, krater artifizial bat, laurehun metro zabal:  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

2 irud/hed

Zorabiaturik, besaulkian erroiztu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Nire aldetiko bultzadatxo bat baizik ez zuen behar izan galbidera erroizteko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus