Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erroitz iz amildegia.

Mai eta biok besarkatu ginen, elkarren gorputzak tinkatuz, erroitz, holtz, harkaitz, zernaitz eta ordoki bakoitza daldara araziz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 130. orr.

Ez ziren sekulan bide ederrak izan, toki txarrak zirelakotz, alde batetik erroitzak, bestetik harrokak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 123. orr.

Txara, erroitz eta oihan artetik jarraitu zion, ezagutzen ez zituen basoetatik igaroz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Hemen gaindi diren bide, bidexka, erreka, mendi tontor, mendi lepo, zubi, erroitz eta edozein tokik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 6. orr.

Gero patarrari beheiti jaustea, lan horrek ere bere nekea baitzuen, erroitzak hor berean izanez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Negu hartan, ordea, ahuntza erroitzean amildu, azkonarrek artoak eta babarrunak jan, mahats apurrak izoztu, su izugarri batek burutu zuen etxaldeko hondamendia.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 96. orr.

Arnegiko bidean, bere betun-kamiunarekin erroitzarat erori da, han berean gorputz geldituz.  Herria   2004-09-23

Ke bilakatu beharrak ginen eta azken hautsak haizeak eremanen zituen, Buchenwald-eko erroitzetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

Bestela, saihetsean joz gero, irauli egingo zen ezinbestean eta bidearen ezker aldeko erroitzetik behera amildu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Zonbeit emaztekik ez zuten nahi so egin ere, eskuineko erroitz izigarriari.  Herria   2001-06-07

Erroitz ikaragarri batetik jauzi egitea edo leize zulo hondogabe batera erortzea legez imajinatu izan dut inoiz heriotza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus