Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errododendroak lorea bai, baina ez du galtzen hostorik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.
Har horrek ez daki errododendrotik bi metro urrunduta bizitzen. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.
Mariputzuko zubi inguruetan ibili nintzen begira, han ez dago errododendrorik bazterretan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 130. orr.
Bi hitz esan eta desenkusatzeko harengana bideratu zarenean ikusi dituzu loretan eder, intxaurrondoa eta etxearen arteko itzalean, sei errododendro lerden. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 166. orr.
Haien ametsa erdiko soropila zeharkatzea zen edo plazaren hesiaren ondoko gorosti eta errododendro trinkoen azpitik arrastaka ibiltzea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 310. orr.
Inoiz inon ikusi gabeko landareak ere aurkitu dituzte, besteak beste, bost palmera espezie berri eta errododendro klase berri bat. Berria - Gaiak 2006-02-08