Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendian, gizonezkoek errubera edo gurpil handi bat prestatzen zuten, dena lastoz ondo estalita, ondo lotu eta txirikordatuta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.
Zaldi karroak, asto karroak, behientzat apur bat arinagoak, idientzat astunagoak, danerikoak, errubeda radiodunak, radio bakoak, danak egin dodaz nik. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 97. orr.
Herri guztietan bezala zure herrian ere, esanen didazu, abenduko azken egunak gauerdia eta bere hamabi ezkilak ekartzen dituelarik: bolanderak, suzko erroberak, Japoniako bonbak, hiru buruko txapliguak, umeak elkarri petardoak jaurtika, ehiztariak leihoetarik zerurantz kanoi bikoarekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.
Bilboko jaietan suzko erroberek eta txapliguek erabat ikaratzen dute. Arrazoia suzko errobera bat da. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.
Hiri gainbeheratu hartako ohiko ixiltasun hits eta zapala, ohiko festa-egun seinalatu hartako ohiko suzko erroberen danbatekoek hautsi zuten bat-batetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.