Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adarrei lotuta zabiltza, erroak utzirik! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 184. orr.
Zuhaitzaren alimaleko erroaren gainean jarriak ginela biak, desiraren zorionak hartu ninduen osoki. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 75. orr.
Goratasun gaitzeko haritzak bi bazterretan, erroak lurrean barna, zeruari buruz igaiten dira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 32. orr.
Belea pausatu da pagoaren ageriko bi erro, bi zainen artean etzana dagoen goroldiaren gainean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 8. orr.
Sobera ditu erroak lurrean barna, eta adarrak lodi eta azkar, ez baditu ere oraino hanbat urrun hedatuak. iInbidia ororen aita den deabruak jada zeruraino heltzen zen zuhaitza errotik moztea pentsatu zuen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 184. orr.
Jakitearen sistema zuhaitz baten pareko ei da: metafisika da erroa, fisika enborra, adarrak zientzia espezializatuak (mekanika, fisiologia, psikologia) eta fruituak diziplina praktikoak (teknika, medizina, etika). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.
Ikastolen Konfederazioak ere ikusi zuen egoerari errotik heldu behar zitzaiola. Berria - Harian 2005-10-02
Basoarte amaigabea, zarratua, tarteka indiar txabola multzo bat edo beste, erro agerizko zuhaitzen pean ostendurik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Topaketa horretatik sortu zen japoniar idazkera berezia: batetik, 50 inguru silaba-zeinu sortu zituzten hizki txinatarrak zeinu biribiletan sinplifikatuz, hiragana; bestetik, hizki edo erro txinatarrak jaso zituzten zuzenean, kanji. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.
Zidanek berak Kabilian ditu erroak, eta aniztasun kulturalaren beste eredu bikaina da. Berria - Kirola 2004-02-24
Giza arrazoimenarentzat ezinbestekoa den zientzia, hain zuzen, bere enbor berri guztiak moztuak izan daitezkeen arren, erroak ezin erauzi zaizkion zientzia. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.
Arreta obsesiboaz behatzen zuen, goizetik gauera, bere ileen erroa, bere biloen egia azaltzeak, artifizioz biluzturik, eragingo zion kolpearen espektatiba morbidoki dastatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 249. orr.
Hamabost egunetik behin, mutikoak erroraino mozten zuen ile hori eta uhintsua, eme-tankerakotzat jotzen zuenez. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.
Gilaz gora, mastak erroetatik erauzirik eta haize oihalak urraturik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.
PSOEk «konponbide bila terrorismo islamikoaren erroetara» joan behar dela dio. Berria - Euskal Herria 2004-06-02
«Gatazkaren erroetara jo eta pragmatikoak izateko unea heldu da», dio Otegik. Berria - Euskal Herria 2004-09-12
Mendi-erroetaraino jaitsi nintzen, lur azpiraino. Elizen arteko biblia Jon 2,7
Nafarroan gaindi ibiltzen zela artetan, familiaren erroen atzetik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 128. orr.
Herri batetik bestera joatera behartuak, polizia-etxe batetik bestera, ez lan eta ez erro, familiarik gabe, etxe gabe. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 169. orr.
1956an Hungarian herri iraultza bat izan zen, boterean zegoen Alderdi Komunistak erroz zapaldu zuena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.
Nire oinarrizko -errozko, esango nuke- aritzea gogoetetan, gogoetan, gogorapenetan datza. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 19. orr.
Borreroak gillotinaren xafla metalikoa askatu zuen, burua errotik mozten zidala.Eutsi egin behar genion, bai, agintariek errotik erauzi nahi izan ziguten ametsari. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.
Errotik atera ditu zenbait nazio, eta apalak landatu haien ordez. Elizen arteko biblia Si 10,15
Mundua zaigu errotik irten. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 68. orr.
Gizonak trumilka, lerroan oinez, indarrik gabe, uniforme xuri marraduna soinean, buruan ilerik gabe, begiak errotik ateratzeraino argaldurik, hil biziak iduri. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 98. orr.
Hondamendira zuzen-zuzen amildu nahi ez badugu, errotikako aldaketa eragin behar diogu ekonomia ulertzeko moduari. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.
Gure lurralde ezin-ahantzizko honetan gertatu istorioak, eta oroz gainetik gure mintzaira, honen bidez baititugu azkar atxikitzen gure erroak eta honek baitigu moldatzen adimendua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 5. orr.
Nolako erroak dituen gizonaren bihotzean boterearen goseak, herrak, gerlak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 147. orr.
Maltzurtasunak guregan buruarinkeriak edo zuhurtzigabekeriak baino erro sendoagoak egiten ditu. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 257. orr.
Ipar-Ameriketako euskal erro zaharrenak kausi ditazke Saint-Pierreeta Miquelonbi ugartetan. Herria 2004-01-29
Erreforma protestanteak erro sendoak zituelako bertan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 38. orr.
Garai hartan, lau toki sinboliko ezberdinetan bizi nintzenez, erro sentimentalik gabekoa nintzatekeen, nehork ez ninduen espreski maitatzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 61. orr.
Horiek ez zakitek zenbat erro dituen olagarroak! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 124. orr.
Gaur hor eta bihar han, baina erroak inon bota gabe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 289. orr.
Behin maitasuna erne denean, hazten inoiz gelditzen ez diren erroak botatzen ditu. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 154. orr.
Bikote kosmopolita da, bere erroen bila etortzen. Berria - Kultura 2006-01-10
Weasley bikiak eta Lee Jordan kili-kili egiten ari zitzaizkion ur-ertzean eguzkitan zegoen olagarro handi bati erroetan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 238. orr.
Burdinazko ateak eta altzairuzko erroek, ordea, ederki eutsi zioten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.
Sarraila eta erroak olioztatzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 267. orr.
Ez tanda bat entzun zen, atea bere erroetan dardarazi zuena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 292. orr.
Halakoxe indarrez jo zuten atea, ezen bere erroetatik garbi-garbi atera eta gortzeko moduko hotsaz lurrean geratu zen oso-osorik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 47. orr.
Bikilarena iraultza atletikoa da, lasterrak ez dio lizunari astirik uzten erro dadin. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 33. orr.
Ate-erroen asotsa, gorputz bizi bati sabel egiten zaionekoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.
Ekuazioak bi erro ditu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.
3. mailako ekuazioak 3 erro ditu beti; 2. mailakoak, berriz, 2 ditu beti. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.
Mila berrehun eta berrogeita hamairuren erro karratua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 104. orr.
8 092 772 751ren erro kubikoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 429. orr.
2ren erroaren irrazionaltasuna absurdoaren bidez frogatua. Beraz, (q/2) 2 p/3) 3 negatiboa denean, ezin erabilizkoa da formula, eta, beraz, ez da errorik! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.
Ekuazioen ebazpenak kalkulatzea, lau eragiketak eta erro karratuak, kubikoak, etab. soilik erabilita. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.
Polinomio baten erro karratua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.
Gure aroa baino mende bete lehenago idatzia eta erro kuboen kalkulua azaltzen zuena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.
Erro kubikoa ateratzea ez da inoiz gauza erraza izaten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.
Zenbaki bat bilatu, bere erro kubikoari erantsirik 6 emango duena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.
Unitate negatiboaren irudizko erro bat! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.
Ekuazio baten erro kopuruari zegokion galdera orokor bat proposatu zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.
Bulko horretan dute erroa, beren sorburua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.
Horretan du erroa senarraren aginpideak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 62. orr.
Bistan da gizamin absurdo honek sinismenean dituela bere erroak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.
H5N1 birusak mutatu eta pandemia abiatzea saihestu nahi dute, gaitzari erroan ekinez. Berria - Gaiak 2006-01-19
Ekonomiaren kontzepzio klasikoak -edo laburtuz, ekonomia klasikoak- Adam Smith-en obran ditu erroak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.
Galizian sortua izanik ere, kubatar erroak dituela ziur dago Ramon Chao. Berria - Mundua 2004-09-19
Goresmenak Kamietako familia guziari bai eta ere gaurko egunean kausitzen dituzten neke guzien gatik gure laborantzaren erroak azkar begiratzen dituzten laborari guzieri. Herria 2005-07-21
Ezen ekonomia terminoak bi greziar hitzen sinbiosian baititu erroak: oikos, etxea, eta nomos, gobernua edo gidaritza. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.
Garzonek kalean darabilen bide bera hautatu bide baitu ministroak: gaitzaren errora jo ordez, kontrol eta zigorrak zabaldu, orokortu. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 104. orr.
Biologiaren errotik beretik dator aniztasun eta desberdintasuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.
Jakintza guziaren erroan dago analogia zaharra gorderik, menderik mende, gizaldeen harat honatak nahastu eta edertua, oraino gure irudimen ahula harritzera datorkiguna.Berarekin bere gela itxia eraman zinan, Ziur aski, ezagumenaren egituran bertan, kontzientzian, identitatean bertan gertatzen zitzaion alterazio erro-errokoa adierazten zuen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.
Alegia, erlatibistak bilakatu gara erroetaraino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 166. orr.
Bada mairurik kostaldean, errotikako konfiantza falta baten herri-esapide historikoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 257. orr.
Halaber, erroa, bere aldetik, ez da autonomoa; atzizki batekiko konbinaketari esker baizik ez da existitzen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.
Arazo fonetikoak gabe, erroa bera aldatzen da euskalki batetik bestera. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 171. orr.
Pag-anus sortzeko, analogiak erro bat (pag) eta atzizki bat (–anus) lotu ditu. Hitz asko banako konplexuak dira; haietan erraza da azpibanakoak aurkitzea (atzizkiak, aurrizkiak, erroak). Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 219. orr.
Horren adibide dugu ondorengo singular/plural parea, Rad/Räder, non erroko bokala ondorengo atzizkian datorrenaren palataltasunera asimilatzen den. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.
Hitzak aldaera asko baititu bazterretan: oale, ogale, ozal, ozala, ozale, pozale, bozale..., eta etimologia ilundu egiten digute; ez baitirudi guziek erro bera dutenik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.
Hitz horren erro gramatikalak (-str) beste adiera bat, beste esanahi bat, ere badauka. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.
Latinez, dominus, domini, domino eta abarretan, elementu komun batez sorturiko elkartze talde bat dugu, domin- izen-erroaren inguruan osaturiko elkartze talde bat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 162. orr.
Arazo fonetikoak gabe, erroa bera aldatzen da euskalki batetik bestera. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 171. orr.
Nola izan diren ahalezkoak aldi berean edo hurrenez hurren (hautaketa alternatiboaren, aldaketaren edo ordezkapenaren forman) izan aditzaren adiera ezberdinak, kopularenak, aditz erroarenak eta hondarkiarenak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.
· Hylo delakoa, zeina, gauza bitxia, baltsamaturik aurkitzen baita alkali-erroen desinentzietan: metilo, butilo, eta abar. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.
Bere bi titi borobilen erroak ongi agerian zeuden. Aitor Arana «Onan», 2000 - 34. orr.
-Eragiok mutil, hire erro bero horri -hasi da kantuan Xereal-, beroa beratu artian, beroa beratu artian. «Kuskue tanden», 2004 - 92. orr.
Erroa zut, gogoa non. «Kuskue tanden», 2004 - 212. orr.
"Maite zaitut" esaten dio berriro, "zuk ere maite nauzu", orain eskuaz erroa ukitzen, "ikusten?", begiak bilatzen dizkiola. «Kuskue tanden», 2004 - 212. orr.
· Bere gorputz ederra ikusteko aukera izan nuen horrela, ipurtestua eta bizkarzabala baitzen, gorputzean ile gutxikoa eta zakil-erro handi samarrekoa. Aitor Arana «Onan», 2000 - 99. orr.
Errotik sanoak ziren, gorputzez bezainbat buruz eta bihotzez. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.
Natura osoa da errotik gupidagabea eta xahutzailea. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 199. orr.
Liburu argia eta errotik interesgarria. Herria 2002-12-12
Batzu arras alde, besteak errotik kontra, horra hor ere eztabada-bide bat ederra! Herria 2004-08-12
Lantegia errotik martxan da, benefizio handiak eginez. Herria 2005-11-24
Errotik etenda geratu da erasoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.
Hartan zituen errotik finkatuak bere oroitzapen hunkigarri gehientsuak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 62. orr.
Eguneroko intziri etsiari jarraitu ohi zitzaion tristura latza, nigandik errotik desagertua zela nabaritzen hasi nintzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 11. orr.
Urtero ohi legez, badiako paisaia errotik zen aldatua irail-urrien arteko muga hartan. «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.
Gure sentimenduak errotik lotuak direla zentzuen gizatasunari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.
Errotik pilotari atxikia eta bereziki luzeko jokoari, liburu eder bat bazuen preseski argitaratua gai hortaz Atlantica argitaletxearen bitartez. Herria 2004-10-07
Aldatu, errotik aldatu zuen, hala ere. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 345. orr.
Etxeak errotik miatu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-10-19
Euskal nazionalismoa hondoratu, hankaperatu eta errotik erauzi behar da; eta gero hitz egingo dugu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 26. orr.
Errotik kritikatzen dute logika produktiboa eta kontsumista. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.
Dakidana da hor atzean "gure" independentziaz ixuri zaizkidan burutazio ergel horiek eta horien antzekoak oro errotik zapuzten ditudala eta baztertzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 163. orr.
Urtero ohi legez, badiako paisaia errotik zen aldatua irail-urrien arteko muga hartan. «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.
Ikusmena berreskuratua dutenei, nerbio-sistemaren funtzionamendua errotik aldatzea eskatzen die ikusten ikasteak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.
Ezkorra haiz, Ez naun hainbestera iristen, errotik eszeptiko izatearekin konformatzen naun. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 351. orr.
· Erro-errotik aldatu zen kalkuluaren izaera bera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.
Ulertu egin nuen, erro-errotik, poemak adierazi nahi zuena: "Bizitza da handiena, galtzea litzateke galtzea dena". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Ezin dut irudika erro errotiko sineste senezko hori gabeko pentsalaririk, ez izpiritu azkarrik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.
Horrekin batera, errotikako aldaketak gertatzea funtzionamendu psikologikoan, nortasunean, identitatean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.
baten erro (9); baten erro karratua (6); bere erro (6); bere erroak (20); bere erroen (5); bere erroetan (5); beren erroak (4); beste erro (3); bi erro (3); da erro (3); de erro (3); ditu bere erroak (3); ditu erroak (7); dituela bere erroak (4); du erro (3); ere erro (3); erro azkarrak (12); erro azkarrak eginak (3); erro bat (13); erro bera (3); erro bereko (3); erro den (4); erro ditu (4); erro erroan (5); erro erroan (5); erro errotik (27); erro errotiko (4); erro eta (19); erro iun (13); erro iun nebko (11); erro izan (3); erro karratua (15); erro karratuak (5); erro karratuaren (3); erro karratuen (4); erro kubikoa (4); erro nafarroako (5); erro nafarroako ezker (5); erro neb (3); erro sakonak (6); erro sendoak (4); erro x (3); erro zahar (5); erro zaharrak (4); erro zuriak (3); erroa da (4); erroa eta (5); erroak ateratzea (3); erroak azkar (4); erroak barna (3); erroak dituen (4); erroak eta (16); erroak eta hegalak (3); erroak non (4); erroen bila (5); erroetara jo (4); erroetara jo eta (3); errorik ez (6); eta erro (20); eta erro bat (3); eta erroak (8); eta erroetarik (3); eta ion erro (3); euskal erro (5); gaitzaren erroak (3); gatazkaren erroetara (4); gure erroak (3); haren erroak (4); hark erro (3); hark erro errotik (3); horren erro (3); horren erroak (5); ion erro (29); ion erro iun (11); ion erro nafarroako (4); ion erro neb (3); jon erro (8); n erro (3); negatibo baten erro (5); ororen erro (3); sustraiak erroak (12); zenbat erro (4); zimendutik eta erroetarik (3)
arazoari errotik (3); aroa ere errotik (3); aroa errotik (3); aroa errotik alde (3); batzu errotik (3); begiak errotik (3); begiak errotik ateratzeraino (3); bere burua errotik (4); beti errotik (3); bizia errotik (4); bizimodua errotik (4); bizitza errotik (4); burua errotik (7); da errotik (5); denak errotik (4); egoera errotik (3); egoera errotik aldatzeko (3); ere errotik (5); ere errotik alde (4); erro errotik (27); errotik abertzalea (4); errotik aldatu (40); errotik aldatu behar (10); errotik aldatu beharko (6); errotik aldatu ezean (3); errotik aldatu zen (4); errotik aldatuko (7); errotik aldatzea (6); errotik aldatzeko (9); errotik aldatzeko eskatu (3); errotik alde (10); errotik arbuiatzen (4); errotik atera (17); errotik atera eta (3); errotik aterako (6); errotik ateratu (3); errotik ateratzeko (3); errotik ateratzen (5); errotik ateratzeraino (3); errotik atxikia (16); errotik atxikia da (3); errotik atxikiak (3); errotik erauzi (4); errotik eta (7); errotik euskalduna (5); errotik euskalzalea (4); errotik ezagutzen (8); errotik fededuna (3); errotik heldu (4); errotik kendu (8); errotik kentzea (4); errotik kentzeko (4); errotik konpondu (4); errotik kontra (4); errotik kritikatu (3); errotik kritikatzen (5); errotik maite (7); errotik moztea (4); errotik mozteko (5); errotik mozten (4); errotik moztu (25); errotik moztu du (3); errotik moztu nahi (6); errotik moztu zuen (6); errotik moztua (3); errotikako aldaketa (3); erroz gora (5); eta errotik (23); euskal herriari errotik (3); guziak errotik (4); guztiak errotik (5); hark erro errotik (3); herria errotik (3); herria errotik maite (3); herriari errotik (3); herriari errotik atxikia (3); hizkuntza politika errotik (5); hori errotik (5); horrek errotik (3); hura errotik (4); legea errotik (5); legea errotik aldatu (4); oro errotik (4); politika errotik (9); politika errotik aldatu (6); politika errotik aldatzeko (3); zen errotik (3)