Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erritual 1 iz komunitate edo talde batek arauturiko zeremonia; erritua.

Hamabiak jotzearekin, abantxu toki guztietan bezala, eltxaferuak, muxuak, dantzak..., ekidingaitz den erritual hori.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 73. orr.

1661ean haren gorpua atera zuten Westminster-ko Abadiatik, eta hil ondoko exekuzioaren errituala egin zioten.  Berria - Harian   2005-07-31

Antzinako agiriek diotenez, bada jarraitu beharreko prozedura bat, erritual bat, nolabait errateko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.

Jantziok, izan ere, kopuruz, luzeraz zein formaz erritualak zehatz-mehatz aginduak, esanahi mistikoz eta erlijiozkoz beteak baitira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.

Hala Cumhail nola Rory Mor eta Cormac gerlariak ezkutu hura euren ezpatekin jotzen hasi ziren, erritualaren atal bati jarraituz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 16. orr.

Jakin nuen, sentitu nuen, erritual hura gizakiak kobazuloetan bizi ziren garaitik zetorrela, eguzkia eta ilargia jainkoak ziren aro ilunetatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 282. orr.

Ia afaloste guztietan betetzen zuen aitak erritual bera: ama ardoa erretiratzen hasten zenean, aitak, gaztari bultzatu beharraren aitzakiaz, azkeneko tragoa eskatzen zion.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.

Beste lau neska ere klitoria erauzteko erritualetik salbatzea lortuko du.  Berria - Kultura   2004-09-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erritual ezkutu batean istripu larri bat gertatu eta aurpegia zeharo desitxuratuta geratu zitzaion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 27. orr.

Sexua eta egia, horiexek azken erritualaren osagarri krudelak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 66. orr.

Gizon tripadunak dantzan ikustea nostalgiaren aldareko erritual baldarra iruditzen zaio.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Saileko lan-jardunean, hasieratik bukaeraraino, gorde behar den garbitasun-erritual miragarria nire aurrean justifikatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

Asmazio hutsa zen, iniziazio-erritual basatien bertsio moderno eta tekniko bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.

Gure gizarte patriarkalaren egituretan dago, eta festa-erritual hau Irungo eta Hondarribiko nortasunaren, gizartearen erdigunean dago.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

4 izond erritu gisa gauzatzen dena.

Euskara oraindik ere gai errituala da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Elementu preziatuak (eta apika are ez hain preziatuak) oro ateratzeko, palingenesi erritual halako batean, zeinean soilik Casellik baitzuen, haren teknikari-bedel guztiz fidelak, parte hartzeko baimena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Mitoa izan daiteke, benetan, exortzismo-egintza erritual bat literatur narratibara pasatzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.

"El Santo Niño de La Guardia"ren krimen erritualaren gezurbeltza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 191. orr.

Artista handi horien marrazkien beste aldean hildako bi arratoi ageri dira, eta Txinako tortura erritualetako argazkiak.  Berria - Kultura   2004-06-02

Makal zuria usadio erritual eta sakrifikal askotan erabiltzen zuten, hosto zurixkak dituelako, bere zur zuri-zuriarekin batera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Ez baitzituen bezeroak otoitz egitera deitu baino lehenagoko garbiketa erritualak egin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 37. orr.

Animaliak hiltzeari buruz har daitekeen jarrera egoki bakarra, haienganako begirunea erakusten duen bakarra [...] errituala edo "sakratua" da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Zeremonia derrigorrezkoa zen beretzat, ia errituala.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus