Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erritua errespetatuz, beilari guztiek bezala egin dut nik ere. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.
Gizartearen beraren dramen ordaina besterik ez dira errituak, festak eta jaiak. Askoren artean «Rataplan» - 9. orr.
Biziaren Iturri eta munduaren Argi den Jesusi, kristauek zuzenki lotu dute su eta ur horien erritua. Herria 2005-06-23
Talde guztiek dute joera beren dialektoa eta beren errituak sortzeko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 208. orr.
Erlijioen arteko elkar ulertzea bermatzeko, ezinbestekoa da erlijio bakoitzak dituen sinesmen, erritu eta ohiturak errespetatzea. Berria - Harian 2005-02-23
Badakigu nola beztitzen dituen Erromako Elizak bere errituak eta bertze zirimonia suerte batzuk modu hantu batean, halako moldez, non ikuskizun bihurtzen baititu isil-gordean eraman beharrekoak ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 387. orr.
Ez dute ezer txarrik errituek, une zailak samurtzeko asmatu ziren. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.
Irrikaz nago beren errituak burutzen dabiltzan erromesekin bat egiteko, irrikaz nago hango kaperetan bakarrean egoteko eta ene egarria Zemzem-eko putzuan asetzeko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 344. orr.
Azken hiru urteetatik hona ohitura bilakatu den erritua errepikatuko da NUPeko pabiloian. Berria - Kirola 2006-04-20
Nik sinesten dut erritu edo ohitura batzuek daukaten indarrean. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.
Zeremoniek, errituen errepikapen obsesio goxo batez beterikoek, eternitateak denbora jan balu bezala, aldareko urreek, arropen distirak, loreen perfumak, intsentsuak, kantuen xarmak zentzu guziak asebetetzen zizkidaten. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 22. orr.
Deabrua harrikatzeko erritua egingo dute ondoren. Berria - Mundua 2006-01-13
Euskal pilota: erritu bat, estetika bat Errituak ezagutzen zituen: frankotan aditua zuen, norbait zentzean, baserriko nagusiak erleak abisatzen zituela: [...]. Berria - Kultura 2006-01-11
Jatea erritua da, eta errituek erraztu egiten dituzte gauzak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 147. orr.
Hiriak bizitutako aldi beltz eta ilunaren ondoren, prest zeuden bertakoak, festaren errituaz lagundurik, etorkizunari heltzeko. Llumek, errituari jarraituz, kotoizko galtza lasai batzuk jantzi eta makillajea eta ile-gogortzailea kentzen ditu. Askoren artean «Rataplan» - 9. orr.
Indarra ezkutuan zuten errituak salbatzen ari zinen zu. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 149. orr.
Bada erritu bat zientziaren emaitzak aurkezteko eran. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.
Egia da zenbait eskolak erabili izan dituztela drogak egoera jakinetan, errituren baten barruan, aztikeria eta yoga uztartuz, edo fakirismoa praktikatuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.
Egia da zenbait eskolak erabili izan dituztela drogak egoera jakinetan, errituren baten barruan, aztikeria eta yoga uztartuz, edo fakirismoa praktikatuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.
Erritu arraroak asmatu zituzten eta sakramentu deitu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 104. orr.
Hizkuntza, ideiak adierazten dituen ikur sistema bat da; hori dela eta, hizkuntza beste sistema batzuekin erka dezakegu, hau da, idazkerarekin, gor-mutuen alfabetoarekin, erritu sinbolikoekin, adeitasunezko formekin, [...]. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 43. orr.
Baginatik odola botatzea gaixotasuntzat jo izan da, edo, pentsaera magiko-sinboliko baten arabera, egoera zikintzat, eta, osatzeko edo garbitzeko, hainbat erritu magiko asmatu izan dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.
Kultura kontseilariak nabarmendu zuen ez dagoela dudarik ohitura kristauen arabera egindako lurperatzeak direla, «erromatar errituaren araberakoak, zehatz esanda». Berria - Harian 2006-03-22
Heriotza zigorraren inguruan, halako erritu makabro bat sortzen da, eta ez dirudi gizartea hozmintzen denik horregatik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 183. orr.
Soldaduak gorpuaren parean igaroz joan ziren, eta, tenienteen aginduei jaramon eginez, denen aurrean adibide legez utzia zen gorpuaren aldera lepoa bihurtzen zuten; legearen beste erritu tragiko bat. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.
Bere bisita, erritu aldagaitz beraren arabera joan ohi zen goizero. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.
Biharamun arratsaldean Tom eta biok bazkaltzeko elkartu ginenean, ohartu ginen erritu txiki bat sortzeko bidean geundela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.
Berriz ohe ertzean eseri zen, besoak antxumatuta, egun berezietarako soinekoaz jantzita eta nolabaiteko handitasunez, erritu barregarri batean parte hartu behar balu bezala... besteak ez bezalako erritu bitxi batean, ez ezkontza eta ez hileta ez zen erritu batean. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.
Erritu pagano eta mundutar baten begirunez. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 115. orr.
Erritu hanefita lege musulmanak dituen lau interpretazio errituetako bat da. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.
Ehizarekin batera beti leinuaren erritu erlijioso bat egoten zuan tartean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.
XX. mendeaz geroztik hasi dira artearen historialariak Artearen sorrera esplikatzeko imitazioa edo erlijiozko erritua ez diren bestelako premia psikologiko batzuetan oinarritzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.
Munduaren ikuskeran, printzipio etikoetan, portaera sozialetan, tradizioko sinesmen eta errituetan, nortasunaren zentzu orokorrean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.
Destilatzen hasi orduko, jakitun zara aspaldiko mendeek sakratuztaturiko erritu bat errepikatzen ari zarela, erlijio-ekintza bat ia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.
Erritu-keinu eta zeremonietan tematzen dira beste batzuk, aldi bakoitzean komeni denaz, doludunen bizimoduaz, bete beharreko lekuaz, kolore ilunez, unean uneko esakuneez arduratuz. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 15. orr.
Geldialdi hura erritu antzeko zerbait bihurtua zen, emazte arrotz baten besoetan iragan orduen ezabatzeko bezala. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 79. orr.
Urte luzetan historian zehar errepikatu den gorteiatze erritu berbera. Berria - Kultura 2006-01-19
Atsotitzen kasuan oso ohikoa da mundu guztian berdintasunak izatea, baina ehorzketa errituak oso desberdinak izan ohi dira herri batetik bestera.Taldeko baten bat hiltzen denean, batu egiten dira monje budista baten aitzindaritzapean bere sinesmenari lotutako hileta errituak egiteko. Berria - Kultura 2006-01-04
Horietako gehienak sendatze errituen ingurukoak dira. Berria - Kultura 2004-07-24
Erritu hanefita lege musulmanak dituen lau interpretazio errituetako bat da. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.
Egun zikinen ondoren errituzko bainura joan behar ote zuen galdetu zion Taibelek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.
Kontakizun bateko errituzko osagaiak, frogapen batean dagoeneko onartutako proposizioak, solasaldi bateko esaldi konbentzionalak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 115. orr.
Ehiza, ordea, sakrifizioa duk oraindik ere, antzina-antzinako egintza erlijioso baten aztarna desitxuratu eta errituzkoa, gizakien sorreraren garaiko egintza lehen-lehengoa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.
Urte Berri: hiru atseden-egun, errituzkoak eta ezinbestez hartu beharrekoak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 168. orr.
beren errito (3); errito bat (3); errito eta (12); errito hori (3); erritoak eta (4); erritoaren arabera (3); erritozko aurkezpen keinua (13); erritu bat (4); erritu eta (3); erritu hori (3); errituak egiteko (3); eta errito (7)