Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erritmiko 1 izond erritmoarena; errimoa duena; erritmoari dagokiona.

Zakila mugimendu erritmiko batez igurtziz egiten da masturbazioa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 29. orr.

Noraren salto txikiak, berriz, hasita zeuden dantza-moduko gorputz-higidura erritmikoago bat osatzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 146. orr.

Fluktuazio erritmikoen serie batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

Mustafa Santic (soinua eta klarinetea), Sandy Durakovic (gitarra erritmikoa), Kosta Latinovic (baxua) eta Sead Avdic (bateria).  Berria - Kultura   2006-03-19

Giza-lerro batzuen martxaren pauso-hots erritmikoa aditu zen tenpluan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 75. orr.

Salbuespena bihotza da: muskulu konplikatu bat, uzkurtze erritmikoak bere kasa egiteko gaitasuna duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Ez dit ardura Ipuin Orokorraren zaleek, beren ezjakintasunean, ahozkotasuna kaleko hizketa arruntarekin parekatzeak, haren adierazpen erritmiko eta formalizatuak aintzat hartu gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 69. orr.

Prozesatze prosodikoaren aroan, silaba gutxiagoko eredu erritmiko batean txertatu da hitza.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.

Oso errezeptore biziak dira, eta ezinbestean elkarrekin joan behar duten bi estimulu mota jasotzen dituzte: presioa eta bibrazio erritmikoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.

Aretoan ezproien hots erritmikoa entzuten zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

Jo eta jo segitzen zuen kanpaiak, haizeari, zeruari, itsasoari bere mezu erritmikoa entzunarazi nahirik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 57. orr.

Laztan konpasatu erritmikoetan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.

Presio horiek, arreta-galarazte horiek, hautsi egiten zioten kontzentrazioa, martxa gozo eta erritmikoa eteten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Uzkurdura espasmodikoak, erritmikoak, nahi gabekoak eta atseginezkoak dira horiek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Bada aukera mugimendu horiek ere, musikaz nahiz egintzaz, isuri erritmiko eta melodikoz ordezteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 109. orr.

Hots erritmiko, arimarik gabeko hark halako tristezia lauso bat sartu zidan bihotzean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Hazkundeak, desintegrazioak bezala, ziklikoki erritmikoa den mugimendu bat erakusten duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.

Igerileku baten luzera tikik gabe egin zezakeen igerian, besakada berdin eta erritmikoz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Azkenean, orkestra leihoaren ondora iritsi zen, eta ziega osoa doinu alaiz, erritmikoz bete zuen, polifonia harmoniatsuan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 69. orr.

Txalo, oin-zarta eta kantuketa erritmikoan murgildu zen, eta oihuka hasi: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Horrela, geldituz eta dardar eginez, dantza mugimendu erritmiko bat erdietsi zuen, geldialdiak erritmoaren zati bat eta pintzelkadak beste bat balira bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.

Gimnastika erritmikoko Euskadi eta Alemaniako taldeek indarrak neurtuko dituzte gaur Gernikan.  Berria - Kirola   2004-12-18

2 (adizlagun gisa)

Bihotz-taupadak dira ozen eta erritmiko nabaritzen ditudan bakarrak, gauza ona, bestalde, bizirik nagoela ziurtatzeko bederen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus